Descárgate la app
Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia
Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia
Ignacio Apezteguia Morentin
1977an Iruñean jaiotakoa.
Gizarte Zientzietan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatearen eskutik (2001) eta Enpresa Publizitate eta Komunikazio Programa Nagusia ESIC-en (2005). Heziketa osagarria Plangintza estrategiko, zuzendaritza-trebetasun, enpresa/erakunde kulturalen kudeaketa eta proiektu kulturalen ebaluazioaren alorrean.
Profesionalki SEDENA, nazio mailako zerbitzu kulturalen alorreko enpresa nafarrarekin lotuta egonik (Navarra, Zaragoza, Logroño, Euskadi, Madrid, Burgos, Sevilla, Palma Mallorcakoa...), bere ibilbide profesionala kudeaketa, koordinazio eta proiektu kulturalen zuzendaritzan eta espazio soziokulturalen kudeaketaren alorrean garatu da. Kargu desberdinak izan ditu erakunde honetan, adibidez, Iruñeko Udalaren Auzo-Etxeetako Sarearen kudeaketako (Red Civivox) koordinatzaile buru 2010-2016.urteen artean. 2015eko maiatzean SEDENA-ko Kultura Arloko Zuzendari izendatu zuten, kargu horretan izan da 2019 arte.
Halaber, 2003-2004 urteen artean nazioarteko lan esperientzia bi izan ditu AECID Guatemala-Espainiako Zentro Kulturalean eta Daimlerchrysler (Maastricht- Holanda) taldean (2005-2006).
2019ko otsailean, kultura-kudeaketari buruzko modulu bat eman zuen Mexikoko Unibertsitate Panamerikarreko Arte Ederren Eskolan.
Nafarroako Kultura Kudeaketa Profesionalen Elkarteko kidea da.
2019ko abuztuan, Kultura eta Kirol Departamentuaren baitan, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusi izendatu zuten, eta kargu horretarako izendatu dute berriro 2023ko abuztuan.