Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia

Pablo Ezkurra Fernández

Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Pablo Ezkurra.
camera_alt
Biografia

Lizarran jaio zen 1992. urtean. Ezkongabea da. 

Politika Zientzian eta Kudeaketa Publikoan graduatu zen Burgosko Unibertsitatean, Ekonomia eta Nazioarteko Politika eta Administrazio Publikoaren kudeaketa espezialitateetan. Prestakuntza osatzeko, kontabilitate publiko nahi pribatuko eta zergen kudeaketari buruzko ikastaroak egin ditu. 
Ingelesez, alemanez eta euskaraz hitz egiten du, eta hainbat gaitasun-maila ditu. Frantsesaren inguruko oinarrizko ezagutzak ere baditu. 

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko administrazio-ataletan, pandemiaren ondorioz txertaketarako ezohiko dispositiboan eta Villatuerta, San Jorge eta Lizarrako oinarrizko osasun-eremuen kudeaketan lan egin du. Horrez gain, lan egin du Tafallako eskualdeko nekazaritza-bulegoan (Landa Garapen eta Ingurumeneko Departamentuarena), Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren programen jarraipenerako atalean eta Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiaren Europako proiektuen bulegoan. 

Zortzi urtez, Lizarrako Udaleko zinegotzia izan zen. Lehen legegintzaldian, Tokiko Ogasuneko Departamentuak zuzendu zituen eta, bigarrenean, Garapen Ekonomikoaren Departamentua, Industria, Merkataritza eta Turismoko udal-sailekin. 

I+G+b nanoteknologikoan eta materialetan lan egiten duen L'urederra Fundazioko patronoa izan da, Jurramendi Mankomunitateko administrazio-kontseiluko kidea eta Lizarrako ordezkaria Espainiako Judutegien Sarean. 

2023ko abuztuan, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusi izendatu dute.