Descárgate la app
Lehendakariaren aholkularia
Lehendakariaren aholkularia
Miguel Moreno Ariztegi
Iruñean jaio zen 1982. urtean. Bikotekidea, eta alaba bat eta seme bat ditu.
Kazetaritzan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean (2004). Komunikazio Soziologian eta Nazioarteko Harremanetako Espezializazio ikastaroa egin zuen Buenos Airesko Austral Unibertsitatean (2003-04). Gainera, Komunikazio Politikoan eta Korporatiboan masterra du Nafarroako Unibertsitatean eta George Washington Unibertsitatean (2006).
Advanced C1 titulua dauka ingelesez.
2004tik 2012ra "El Mundo" egunkarian erredaktorea izan zen eta gero Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Errektoreordetzan aritu zen 2016 arte. San Ferminen Nazioarteko Prentsa Bulegoko taldeko koordinatzaile ere aritu zen 2016tik 2019ra. Eta 2017an komunikazio instituzionalako lanak egin zituen Eusko Jaurlaritzako Lehiaren Euskal Agintaritzan.
2018tik 2019ra, "eldiario.es" egunkari digitaleko Nafarroarako korrespontsal izan zen, "Navarra Capital" aldizkari ekonomiko digitalean eta "Punto de Vista" dokumental zinemaldian kolaborazioak ere egin zituen. Halaber, negozio eta ekitaldi politikoetarako hitzaldi eta testuak idatzi zituen.
Bere irakaskuntza ibilbidean Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatean irakasle elkartua izan da (2006-2016).
2013. urteaz geroztik, Nafarroako Kazetarien Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta, 2017an sortu zenetik, Nafarroako Kazetarien Elkargoko Gobernu Batzordeko kidea izan da.
2019ko abuztuan, Lehendakariaren aholkulari izendatu zuten eta 2022ko otsailean Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusi. 2023ko abuztuan, kargua berritu zuen, kasu honetan Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren zuzendari nagusi gisa.
2025eko urtarrilean Lehendakariaren aholkulari izendatu zuten.