Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Lehendakariaren aholkularia

Xabier Casimiro Erviti

Lehendakariaren aholkularia Xabier Casimiro.
camera_alt
Biografia

Iruñean jaio zen 1980an.

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean (2002), eta masterra du ESICen (2017) Marketinaren eta Kudeaketa Komertzialaren Zuzendaritzan.

Ingeleseko C1 ziurtagiria du.

Kazetari lanak telebistan hasi zituen. 2000tik 2008ra hainbat ikus-entzunezko komunikabidetarako egin zuen lan: TVEren Nafarroako Lurralde Zentroa, Telecincoko Albistegiak (Nazional saila), Canal 4 Navarra eta Canal 6 Navarra. Gainera, Shackleton Group publizitate-agentziako kolaboratzailea izan da.

2008an, Tragsatec enpresan sartu zen komunikazio teknikari gisa, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamenturako. 2012an, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko kabineteko laguntzaile gisa hasi zen, eta, ondoren, Ogasun eta Finantza Politikako laguntzaile gisa, bertan jarraitu zuen 2019an Lehendakariaren Kabinetera iritsi arte.

Irakaskuntzari dagokionez, komunikazio-moduluak eman ditu Foro Europea negozio-eskolan.

2022ko otsailean, Lehendakariaren aholkulari izendatu zuten, 2023ko abuztuan berriz izendatu dute.