"Hitzarmen Ekonomikoa, Nafarroako Foru Komunitateko oinarrizko atala" jardunaldia

Hitzarmen Ekonomikoa Nafarroako finantzaketa sistema propioa da, Konstituzioaren eraginpean babestutako bere eskubide historikoetatik eratorria.
2023ko urtarrilaren 27a

“Hitzarmen Ekonomikoa, Nafarroako Foru Komunitatearen oinarrizko atala” jardunaldia egin da Baluarten.

María Chivite Nafarroako Lehendakariak ireki du jardunaldia. José Antonio Asiain Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari ohiak eman du hasierako hitzaldia, 1990eko Hitzarmen Ekonomikoa: iragana, oraina eta geroa izenburupean. Ondoren, bi mahai egin dira, Nafarroako eta Estatuko zerga-harmonizazioari buruz eta 2020ko bosturtekoaren ekarpenari eta bestelako finantza-harremanei buruz. Ekonomia eta Ogasun kontseilari Elma Saizek itxi du jardunaldia.

Ekitaldiaren dokumentazioa esteka hauen bidez deskarga daiteke:

Era berean, jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izan da: ikusi jardunaldi osoa.