Ikastaroak eta tailerrak

Mugikortasunaren Europako Astea 2025

Bide segurtasunari buruzko prebentzio eta kontzientziazio jarduerak

EGUNA

Irailaren 16tik 22ra

TOKIA Iruña eta Tutera

Nafarroako Gobernuak, Trafiko Zerbitzuaren bidez, bide segurtasunari buruzko prebentzio eta kontzientziazio jarduerak antolatu ditu Mugikortasunaren Europako Astea dela eta.

Tokiko erakundeekin eta erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan, bide segurtasunari buruzko bost prebentzio eta kontzientziazio jarduera antolatu ditu.

Hauek dira antolatutako jarduerak:

Begien kliska batean

‘Begien kliska batean’ jardueraren bi saio. Izenburu bera duen bideoa ikusi ahal izango da. Bideoan bide istripuak artatzen dituzten Nafarroako Gobernuko hainbat zerbitzuk parte hartuko dute, hala nola Foruzaingoa, Babes Zibila eta Larrialdiak, Nafarroako Suhiltzaileak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

Gainera, Nafarroako Trafikoak bide segurtasunaren garrantzia azalduko da, bide istripua izan duten eta haren ondorioak pairatzen dituzten biktimen testigantzarekin batera.

Data eta lekua:

  • Lehen saioa: asteartea 16, 17:00etatik 18:30era, Nafarroako Liburutegi eta Filmotekan, Iruñean. 

  • Bigarren saioa: ostirala 19, 12:00etatik 13:30era, Kondestablen, Iruñean. 

Bi jarduerak publiko guztientzat dira.

Sarrerak: aretoa bete arte.

Eskola garraioko bide segurtasunari buruzko jardunaldiak

Bi tailer, Smartbaby Fundazioarekin elkarlanean, eskola garraioko bide segurtasuna lantzeko. Horietan, eskola garraioko ibilgailuek eramaten dituzten adingabeen bide segurtasunari buruzko ezagutzak eta oinarriak berrikusi eta eguneratuko dira, eta balizko ezbehar batean izan daitezkeen egoeren simulazioa egingo da.

Bereziki, eskola garraioan diharduten enpresa eta kolektiboentzat da.

Data eta lekua:

  • Lehenengo tailerra: asteazkena 17, 10:00etatik 13:30era, Tuterako bide hezkuntzako parkean. 

  • Bigarren tailerra: osteguna 18, 10:00etatik 13:30era, Arazuriko Polo parkean.

Parte hartzeko, idatzi educacion.vial@navarra.es helbidera. 

Car Crash Show

Mapfre Fundazioarekin, APTBrekin eta Nafarroako Suhiltzaileekin batera antolatutako jarduera. Istripu bat antzeztuko da, eta, ondoren, tartean dauden agente guztiek esku hartuko dute.

Halaber, karpa batzuk jarriko dira, jarduera hauekin:

  • Iraulketa-simulagailua, APANAk antolatua.
  • Lehen sorospen tailerra, Nafarroako DYAren eskutik.
  • Nafarroako DYAren erreskate-ibilgailuak.
  • BBB tailerra, El ABC que salva vidas elkarteak antolatuta.
  • Bizikleten zirkuitua, Polo Parkea Fundazioak dinamizatuta.
  • Zirkuitoa irudia deformatzen duten betaurrekoekin.
  • Istripu bat antzeztea, bide istripuetan esku hartzen duten zerbitzuen parte hartzearekin.

Data eta lekua: 

Igandea 21, 10:30etik 14:00etara, Iruñeko Antoniutti parkean. 

Etorri eta parte hartu, Bide Segurtasuna guztion ardura baita.

Deskargatu liburuxka