Proiekzioak eta entzunaldiak

Lejos del cielo (2002)

Zikloko bigarren filmaren proiekzioa (2002, 107 min).
Berrogeita hamarreko hamarkada. Connecticuteko etxekoandre aberats eta eredugarri batek bizimodu orekatua, gogobetegarria eta programatua darama, Amerikako burgesen familiaren kanonen arabera. Hala ere, ustekabean, ezkontza-krisi larri bati eta emozioei mugak ezartzen dizkien kanpoko mundu bati aurre egin behar die. Arrazakeria eta intolerantzia sexuala nagusi diren mundua.

Sarrera librea tokia bete arte

EGUNA

2026ko azaroaren 16an, astelehena, 18:00etan

TOKIA Iruñea-Txantreako liburutegia Javier Rey aretoa