Literatura eta poesia

Leitu

"Leitu" Lesakako apirileko irakurketa zikloa da, aurten lehenbiziko edizioa duena, eta herrian irakurketa sustatzea eta ospatzea du helburu hainbat ekitaldi eta jarduerekin. Hortaz, LEITU, ospatu eta gozatu irakurketarekin!

EGUNA

2025eko apirilaren 11tik maiatzaren 4ra arte

TOKIA Lesakako liburutegia Lesakako Liburutegi Publikoa eta ikastetxeak

Antolatutako jarduerak:

 - Apirilaren 11n, Literarte Txiki jaialdiaren III. edizioaren baitan, haurrendako sorkuntza lantegia izanen dugu, Gianni Rodariren "75 autobusa" ipuinean oinarrituta, eta Izaskun Mujikaren eskutik.

- Apirilaren 16an, Irain Eskolan Publikoan Liburuaren Egunaren ospakizunak eginen dituzte, "Irakurketa txoko desberdinetan" eta XXXIX literatur lehiaketaren sari banaketa.

- Apirilaren 23an, Liburuaren Egunean, Dorleta Kortazarrek ipuin kontaketa berezia propio dakar Lesakako Liburutegira, "Maite ditut maite".

- Apirilaren 24an, Goiatz Labandibar Arbelaitz idazlea etorriko da Liburutegira "Bekatua" liburuaz solastatzera topaketa irekian.

- Apirila amaituta, maiatzaren hasieran, Tantirumairu Ikastolan "XLI. Txoko-txiki: Sormen oholtza" antolatu dute.

Ezin aipatu gabe utzi irakurketa ardatz duten jarduera hauen artean "Mintzoan kux kux" egitasmoaren inguruan ditugun Irakurketa kluba eta "Motxila ibiltaria" proiektuak, zeinetan familiak, herriko ikastetxeak eta Liburutegi Publikoa lotzen baitituzte.