Bestelako jarduerak

IGBO euskerazko irakurketa kanpaina

EGUNA

Martxoaren 15etik maiatzaren 31 arte, biak barne

IGBO (Irakurri, Gozatu, Bertan erosi eta Oparitu) euskarazko irakurketa kanpaina martxoaren 15etik maiatzaren 31ra bitartean egingo da. GAREANek antolatzen du, Lizarrako Liburutegiaren eta liburu-denden laguntzarekin eta Udalaren babesarekin.

Liburutegiko euskarazko liburuak irakurtzeagatik, liburuak % 25 merkeago erosteko aukera eskaintzen da Lizarrako liburu-dendetan eta, gainera, 30 €-ko bi erosketa txeke zozketatuko dira kanpainan parte hartzen dutenen artean.