Antzezpenak eta ipuin kontaketak

Ipuin kontaketa: El vestido de Tomás

Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, apirilaren 8an, asteazkena, Olaia Pérez idazle iruindar gaztea etorriko zaigu, 10 urtekoa, eta Babidi-búk argitaratutako eta Mariana Llaguerrek ilustratutako bere liburua aurkeztuko digu.

8 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute.
 

Sarrera librea tokia bete arte

EGUNA

2026ko apirilaren 8an, asteazkena, 17:30etan