Descárgate la app
Motoa gidatzeko ikastaroa
Hitzaldiak
Motoa gidatzeko ikastaroa
ⓘPlazak agortu dira
2025eko apirilaren 26an eta 27an

Nafarroako Gobernuko Trafiko Zerbitzuak doako lau ikastaro antolatu ditu motozikleta modu seguruan gidatzeari buruz.
Ikastaroa zuzentzen zaie 11kw-etik (15CV) gorako motozikletak gidatzen dituzten moto gidariei, baldin eta beren gidatzeko modua hobetu nahi badute eta motoan segurtasun handiagoa eskuratu nahi badute.
Guztira, lau ikastaro eskainiko dira. Horietako bakoitzak 25 plaza ditu, eta lau orduko iraupena izanen du.
Hona hemen ordutegiak:
- Apirilaren 26an, larunbata. 09:00 - 13:00.
- Apirilaren 26an, larunbata. 15:00 - 19:00.
- Apirilaren 27an, igandea. 09:00 - 13:00.
- Apirilaren 27an, igandea. 15:00 - 19:00.
Parte-hartzaileek ikastaroa hasi baino 30 minutu lehenago bertaratu beharko dute, baldintzetan eskatzen den dokumentazioa egiaztatzeko.
Ikastaroa amaitu ondoren, egiaztagiri bana emanen zaie parte-hartzaileei.
Izena eman
Hona hemen parte hartzeko baldintzak:
- Nafarroako udalerri batean erroldatuta egotea 2025eko otsailaren 1etik, gutxienez.
- 11 kW-tik gorako motozikleta eramatea ikastarora, erabiltzeko egoera onean dagoena eta legezko baldintzak betetzen dituena. Era berean, gidariak ibilgailuaren derrigorrezko asegurua, indarreko IAT eta motozikleta horretarako baliozko gidabaimena aurkeztu beharko ditu.
- Kasko homologatua, eskularruak, botak eta babes jantziak izatea.
Aurreko hiru baldintzak betetzen ez dituzten parte-hartzaileek ikastaroan parte hartzeko eskubidea galduko dute.