Descárgate la app
Collageak: Yamaguchi mon amour
Erakusketak
Collageak: Yamaguchi mon amour
EGUNA
2025eko urriaren 1etik azaroaren 27ra, 14:00etatik 20:00etara

Tony Grady (Newcastle upon Tyne, Erresuma Batua, 1960), duela 25 urtetik Iruñean bizi dena, formatu txikiko collage batzuk erakusten ditu. Bere burua "Eduardo Manostijeras"tzat aurkezten duen artistak adierazi duenez, azken urteotan pinturatik collageetara eboluzionatu du, "oso azkar lan egiteko" aukera ematen diotelako. Bere lanak poliespanezko xafla txikietan muntatuta daude, plastikozko buruak dituzten orratzen laguntzarekin. Aukeratutako ilustrazio bakoitzak txantiloi edo patroi gisa funtzionatzen du, eta artistarentzat garrantzitsuagoa da erabiltzen duen teknikaren garapena manipulatzen duen material inprimatuaren edukia baino.