2018ko martxoaren 19a

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako

Hitzaldiak, zinea, kontzertuak, ikastaroak, erakusketak, haurrentzako aisiako jarduerak eta bisita gidatuak hartuko ditu
Danok Taldeak egindako erakusketaren irudia.
Danok Taldeak egindako erakusketaren irudia.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu martxoaren 19tik 25era bitarteko asterako:

Bi mahai-inguru antolatu ditu: asteazkenean, Nafarroako Museoan, Javier Baldaren eskutik, eta ostiralean, Karlismoaren Museoan, Francisco Fernández García eta Iban Roldán Bergaraetxearen eskutik.

Halaber, Nafarroako Liburutegiak “Errefuxiatuak” izenburuko zikloa antolatu du, solasaldi batek, irakurketa-klubeko saio batek eta antzezlan batek osatuko dutena.

Zineak, bestetik, ondokoak ekarriko ditu Nafarroako Filmotekara: “El esclavo”, asteazkenean; “El rayo verde”, ostegunean; eta “Una tarde” / “Los últimos años del artista: Afterimage”, ostiralean.

Musikari dagokionez, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak bi kontzertu emango ditu, ostegunean eta ostiralean.

Uharteko Arte Garaikideko Zentroak lau prestakuntza-saio eskainiko ditu: molde- eta erreprodukzio-tailerra, astelehen eta ostegunean; Habitación: Siete - Zazpi, ostiral, larunbat eta igandean; jabetza intelektualaren eskubideei buruzko aholkularitza-saioa, ostegunean; eta XYZ ¡eXpresa! ¡proYecta! ¡zigZaguea!, ostiralean.

“Meatzariak gerran” eta “Danok Taldea. 1966-1967” izenburuko erakusketek jarraitzen dute ikusgai, Lizarrako Karlismoaren Museoan eta Nafarroako Museoan, hurrenez hurren. Horiez gain, erakusketa berri bat inauguratuko da larunbatean: “Ikusgai egiten duen gaua”, Huarte Zentroan.

“Ongi etorri ipuinetara” zikloaren barruko saio batek, asteazkenean, Nafarroako Liburutegian, eta Iruñeko katedraleko klaustroaren lanak ikusteko bisita-txanda berriak, igandean, osatuko dute kultura-eskaintza.

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa: