2018ko ekainaren 11a

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako

Nafarroako Gobernuak ekintza berriak antolatu ditu ekainaren 11 eta 17 bitarteko astean zehar
Sormen idazketari buruzko tailerra Nafarroako Liburutegian.
Sormen idazketari buruzko tailerra Nafarroako Liburutegian.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Aste honetan, Nafarroako Liburutegiak bi ekitaldi eskainiko ditu. Alde batetik, Carlos Catalanek “Esencia” liburua aurkeztuko du astelehenean. Bestetik, Natalia Loidi idazleak “Una mirada especial” lana plazaratuko du ostiralez. Egun horretan bertan, Nafarroako Museoan, hitzaldi bat jazoko da: “Virgen del Camino: Devoción y resistencia del pueblo yaqui de México”.

Zinema ospakizuna, betiko legez, Nafarroakoa Filmotekan izango da. Hiru filma eder eskainiko dira bertan: Julio Coll-en “Jandro” asteazkenean, Peter Bogdanovich-en “La última película” ostegunean eta Woddy Allen-en “El dormilón” ostiralean.

Formakuntzari dagokionez, Nafarroakoa Liburutegiak bi tailer zabalduko ditu: “Lectura fácil” astelehenez eta Regina Salcedo-ren Sorkuntza idazketa tailerra asteazkenez. Era berean, Huarte Arte Garaikideko Zentroak badakar eskaintza zabala. Aste honetan “La línea es el engaño. Soinuarekin eta soinuaren bitartez mapeoak egin” ikastaroa ospatuko da Hillel Schwartz eta Xabi Erkizia-ren eskutik. Gainera martxan dauden bi tailerrek aurrera egingo dute, “Artxiboa plazara!” eta “Zeharkako estetikak / Aisialdiko Ekosistemak”. Bukatzeko, ikerketa proiektuak garatzeko egoitzak aurrera darrai. Lizarran, aldiz, Karlismoaren Museoaren eskaintza berritzailea gozatzeko aukera egongo da berriz ere, “Escape room: El robo del Toisón”.

Ildoarekin jarraituz, Nafarroako Liburutegiak antzerki saio bi hartuko ditu: La Clap konpainiak “Desde el cerco: danza de la muerte” plazaratuko du asteartean eta asteazkenez Ipuin Kontalaria arituko da “Ongi etorri ipuinetara” izenburupean eta euskaraz.

Erakusketei dagokienez, eskaintza bi. Alde batetik, Oteiza Museoak “Interpretazioak” programa berreskuratuko du Imanol Marrodanek Alzuza Zentroan sortu duen “Arma isilak gerra lasaietarako” proiektuarekin eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak “El fútbol en Navarra” erakusketa-txikia hartuko du.

Bukatzeko, katedraleko klaustroko lanetarako bisita gidatuak antolatu dira berriro. Eta aurrera darrai Museoen Zerbitzuak bultzatutako “Pasaportea: Museatu! eta bidaiatu” kanpainak.

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa.