2022ko ekainaren 1a

Nafarroako baso-suteen aurkako udako operatiboa aktibatu dute

Guztira 700 pertsonak osatzen dute dispositiboa, suhiltzaileen parkeak indartzen dituzten 150 pertsona eta hirugarren helikoptero bat gehituta

Nafarroako Gobernuak baso-suteen aurkako udako kanpaina jarri du abian gaur. Asteazken honetatik aurrera 150 pertsona sartzen hasiko dira, urrira arte suhiltzaile-parkeak eta sutea gertatuz gero mobilizatzen diren helikopteroz garraiatutako taldeak indartzeko.

Guztira, 700 profesionalek osatzen dute operatiboa, suhiltzaileen, kanpainako langileen eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko langileen artean.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).