Descárgate la app
Proiektuak nazioartera elkarturik ateratzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik da
2022ko urtarrilaren 3a
Proiektuak nazioartera elkarturik ateratzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik da
Gaurtik eta otsailaren 15a bitartean zabalik da Nafarroako enpresak nazioartera elkarturik ateratzeko dirulaguntzen deialdia. Interesa duten enpresek eskaera telematikoki aurkeztu dezakete Nafarroako Gobernuko izapideen tramite katalogoaren bitartez.
Proiektuak nazioartera elkarturik ateratzeko deialdiaren helburua da pymeen artean enpresa-lankidetza sustatzea, merkataritzaren ezarpen bateratua egin ahal izateko kanpoko merkatuan. Laguntza hauek enpresa-lankidetzaren alde erabiliko dira, enpresa independente ezberdinak elkartzen direla ulertuz.
Zehazki, deialdian parte hartuko duten taldeen baldintzak dira enpresek euren artean akzioen loturarik ez izatea; gehienez 15 enpresako talde bat eratu behar dute eta gutxienez horietako 3 pyme Nafarroakoak izan behar dira. Era berean, derrigorrezkoa da nazioartekotze planean entitate sustatzailea eta gerentearen irudia barne hartzea.
Deialdiak, 300.000 euroko inbertsioa suposatuko duenak, diruz lagunduko ditu honako gastuak:
-Taldeko gerente jaun-andreak nazioartekotze plana koordinatzeko, sustatzeko eta exekutatzeko eragindako gastuak.
-Taldeko nazioartekotze planerako gerentearen eta atxikitako enpresen bidaia gastuak.
-Egungo bezeroen edo potentzialen bidaiak.
-Baterako sustapen gastuak: online kanpainak, webgunearen diseinua, material elaboratua, testuen itzulpena, etab.
-Baterako erakusketa azoketan eta bestelako ekitaldietan: inskripzioa, eremua alokatzea eta muntatzea, sustapen gastuak, etab.
-Espezializatutako zerbitzuen kanpo kontratazioa: aholku juridikoa, kontularitza arlokoa, negozioen aholkularitza, pertsonalaren hautaketa, homologaziotarako aholkua, etab.
-Lokalen baterako alokairua herrialde jomugan.
-Taldeko enpresen arteko lankidetzako produktuen edo prozesuen prototipoak garatzeko gastuak, kanpoko merkatu objektiboaren eskaerak asetzeko orduan.
Diru-laguntzaren zenbatekoa
Eskaera bakoitzeko diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 60.000 eurokoa izango da, eta gastuen ko-finantzatze tasa % 60koa, salbuetsita bidaia-gastuak –hauetarako bidaia-poltsak daude destinoen arabera- eta gerentziaren gastuak, horien finantzaketa izanik % 60koa, baina 1.800 euroko mugarekin hilabete eta nazioartekotze plan bakoitzeko.
Proiektuak esleitzeko, baloratuko da nazioartekotze planaren kalitatea merkatu edo herrialde jomugan (70 puntura arte), eta sektore edota merkatu jomugaren kointzidentzia S4-rekin eta Nafarroako Nazioarteko Planarekin, hurrenez hurren (10 puntura arte).