2022ko urtarrilaren 3a

Zabalik da urtarrilaren 16a bitartean 2021eko Nafarroako kirolari onenak aukeratzeko bozketa

Sei kategoria daude eta bakoitzean bost hautagai herri bozketa bidez aukeratzeko: emakumezko kirolaria, gizonezko kirolaria, emakumeen taldea, gizonezkoeen taldea, epailea eta teknikaria
Sarituei emango zaien saria.
Sarituei emango zaien saria.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Kirolaren Institutuak 2021ko kirolari onenak aukeratzeko bozketa zabaldu du bere webgunean urtarrilaren 16a bitartean. Bertan, herritarrek kirolari, talde, arbitro zein teknikari onena hautatu dezakete.

Nafarroako Kirolaren Golardoak emateko batzordeak –NKI-ko teknikariak, kirol federazioetako ordezkariak, kirol prentsan adituak zein udal kirol teknikariak osatuak- bost finalista aukeratu ditu kategoria bakoitzean.

Nafarroako kirol sarien inguruko azken arautegiak golardo horiek hautatzeko prozesua aldatu du, herritarren parte hartzea zabalduz. Sariok urtean zehar kirolean zein jarduera fisikoaren promozioarekin lotutako ekintza nabarmenak zein kirol lorpenak goraipatzen dituzte.

Hautagaiak

Emakumezko kirolari onenen kategorian honakoak dira hautagaiak: Carlota Ciganda golf jokalaria; Nerea Pena, eskubaloiko jokalaria; Irati Etxarri eta Beatriz Zudaire saskibaloi jokalariak eta Saioa Jaurena rugby jokalaria.

Gizonezko kirolari onenen artean honakoak: Asier Martínez, atleta; César Azpilicueta eta Mikel Merino futbol jokalariak; Eduardo Gurbindo eskubaloiko jokalaria eta Ioseba Fernández patinatzailea.

Emakumezkoeen taldeen artean saria jaso dezakete: Alaia gimnasia taldea, futboleko Osasuna Fundazioa; eskubaloiko Beti Onak; saskibaloiko Ardoi Osés Construcción eta Grupoempleo Pamplona Atlético.

Gizonezkoen artean honakoak aukeratu daitezke: Osasuna futbol taldea, eskubaloiko Helvetia Anaitasuna, beisboleko Toros, txirrindularitzako Kern Pharma eta Herri Kiroletako Beti Gazte Sokatira taldea.

Bosgarren kategorian, teknikari onena hautatuko da eta honakoak dira hautagaiak: atletismoan François Beoringyan, futbolean Natalia Astráin eta Kakun Mainz, saskibaloian José Javier Unzué eta kick-boxing-ean Joxe Bixente Eguzkiza.

Eta, azkenik, epaileen artean honakoak: areto futbolean, David Urdánoz, eskubaloian Ion Bustamente, boccian María Ucar, beisbolean Pablo Carpio eta taekwondon Paula Remírez.

Nafarroako Kirolaren Institutuaren webgunean 2021ean hautagaiek izandako lorpenak kontsulta daitezke.

Sariak banatzeko ekitaldia otsailaren 22an izango da Nafarroa Arenan. Hautatutakoekin batera aipamena egingo zaio kirol federazio bati, toki entitate edo mankomunitate bati, zuzendariren bati edo ‘Kirolarien baloreak’ jasoko duen jarduera edo proiektuari.