2022ko irailaren 26a

Abian da egoitzetako 8.000 pertsona baino gehiago COVID-19aren aurrean indartzeko txertaketa-kanpaina

Aldi berean, 60 urtetik gorako eta instituzionalizatu gabeko biztanleek (160.000 pertsona) hitzordua hartu ahal izango dute gaurtik aurrera, osasun-karpetaren bitartez, gripearen eta COVID-19aren aurkako dosia jasotzeko urriaren 10etik aurrera
collections Irudi galeria

Egoitzetako erabiltzaileei (Nafarroan, 8.500 bat pertsona) COVID-19aren aurrean bigarren oroitzapen-dosia jartzeko txertaketa-kanpaina gaur abian jarri da, 60 urtetik gorako eta instituzionalizatu gabeko biztanleentzat (160.000 lagun inguru) norberak bere hitzordua hartzeko prozesua irekitzearekin batera, urriaren 10etik, astelehena, aurrera gripearen eta COVID-19aren aurkako txertoa hartzeko ekintza berean.

Oroigarri modura, biztanleria jomuga honentzako SMS mezuen pixkanakako bidalketa gaur jarri da martxan, adin gehieneko taldeak (80 urtetik gorakoak) lehenestea zainduz eta Osasun Karpetaren bidez txerto bien administraziorako zitazioa kudeatzen lagundu nahian, horietan dagoeneko zabalik baitaude kanpainaren baldintzak betetzen dituzten pertsonentzako agendak.

Sare honetako helbideekin koordinatuta dauden eremuetan egiten den egoitza-gunetako txertaketaz haratago, eta COVID- 19aren kasuan aste honetara aurreratu denez, multzo honen zaurgarritasun maila kontuan hartuta, biztanleria orokorrerako talde lehenetsien txertaketa kanpaina daukagu zeinek jardunaldi berean bateratuko dituen gripearen hala nola COVID- 19aren txertoak, horien aldaera berrietarako babes hedatu baten bitartez.

Dagoeneko esan bezala, Osasun Departamentuak urriaren 10ean abiaraziko du COVID-19ari aurre egiteko bigarren errefortzu dosiaren inokulazioa (alegia biztanleria jomuga gehienarentzat laugarren dosia izango dena); une berean, 60 urteko edo adin horretatik gorako herritarrek (160.000 pertsona inguru Nafarroan) eta bestetik, arrisku goreneko egoeran leudekeen 7.500 pertsona baino gehiagok, gripearen txertoa jasotzeko aukera izango dute.

Kanpaina hau, Iruñako eta Tuterako Osasun Arloan geografia, adina edo zaurgarritasun mailaren araberako irizpideak jarraituz garatuko da FOREMeko, Reina Sofia Ospitaleko –eta Gayarre osasun-zentroko- txertaketarako gune zentralizatuetan; aitzitik, Lizarrako eremuan, osasun-zentroetan eta kontsultategietan garatuko da, azken udalerri honetako (Lizarra) musika eskolan eta Lodosako kultur etxean gaitutako bi eremu osagarrirekin  ere kontatuz.

Ohikoa denez, zita internetetik kudeatzea lehenesten da, Osasunaren Karpeta Pertsonala erabiliz, www.citasalud.navarra.es estekan. SMS mezuak dira oroigarri modura gehien laguntzen dutenak, webgunera sartzeko erraztasunak emanez. Herritarrek esperientzia luzea dute sistema honekin eta aurreko kanpainetan baliagarria gertatu izan da. Pertsona behar bezala identifikatu ondoren, “zitak” atala sakatu behar da eta, jarraian,  “COVID-19 txertoa zita” atala; bertan, kanpaina honetako txerto bikoitzerako agenda aurkituko dugu. Dena den, oraindik SMS mezua jaso ez izan arren, zitaziorako bide berdina jarrai daiteke (betiere biztanleria jomugaren baitan bazaude eta txertoaren administraziorako baldintzak betetzen badituzu).

Gainera, posta elektroniko bidez egiteko aukera legoke: citas.vacunacion@navarra.es edo telefono hauetan: 948 370 130 Iruñako Osasun Eremurako, 948 370 140 Tuterako eremurako eta 948 370 135 Lizarrarako. Besalde, dagokion osasun zentroan zita eska liteke.

160.000 pertsona inguruko biztanleria jomuga

Nafarroako 60 urtetik gorako biztanleria jomuga 160.000 pertsona ingurukoa izan arren, txertoen Txostenak jasotzen dituen eta Osasun Publikoaren Batzordeak ontzat emanak dituen koronabirusari aurre egiteko txertatzeko gomendioen dokumentuan barne hartu diren hainbat zirkunstantzia gerta litezke, gaixotasuna noiz jasan denari buruzko datari edo COVID-19aren aurkako azken dosia noiz jarri denari dagokionez eta horren harira, litekeena da zenbait pertsonentzat une honetan COVID-19 txertoa jasotzea kaltegarria gertatzea, gripearena jarri ahal izan arren.

60 urtetik gorako pertsonentzat, azken dositik bost hilabete baino gehiago iragan izana eta infekzioa jasan den unetik bost hilabete iragan izana gomendatzen da. 80 urteko edo gehiagoko biztanleriaren, zentro sozio-sanitariotako adineko pertsona egoiliarren edota immonodepresioa duten pertsonen kasuan, birusaren infekzioa jasatetik hiru hilabeteko epea eta azken dositik bost hilabetekoa pasa izana gomendatzen da.

Osasun Departamentuak udazken/negu urte-sasoietara begira, gero eta hurbilago izanik, birus bietatik babestearen premia gogorarazi du, horiek arnas birusen gaineko arriskuak areagotu ohi dituztelako; gripearen edo COVID-19aren aurkako txertaketa eraginkorra gertatu da, Nafarroan eginiko seroprebalentziaren azken azterketan frogatu denez.