Descárgate la app
Pediatriako ZIUtik atera da Tafallako zezen-plazan zauritutako 10 urteko mutikoa
2010ko abuztuaren 23a
Pediatriako ZIUtik atera da Tafallako zezen-plazan zauritutako 10 urteko mutikoa
Hamar urteko mutikoa Nafarroako Ospitale Gunean ingresatuta dago, iragan asteazkenean, hilak 18, Tafallako zezen-plazan zezen batek zauritu zuelako. Dagoeneko Pediatriako ZIUtik atera da eta gela arrunt batera eraman dute. Ospitalean jarraitzen duen pertsona bakarra da, ingresatu zituzten beste bi pertsonek (23 urteko emakume batek eta 47 urteko gizon batek) alta hartu zutelako iragan astean.
Ospitaleratutako hiru pertsona hauez gain, beste 40 inguru artatu behar izan zituzten, iragan asteazkenean, Ana Corera de Larraga etxeko eta "Quesero" izeneko zezenetako batek Tafallako zezen-plazaren tendiduko 2. harmailara jauzi eginda. Gertaera 18:45 inguruan gertatu zen, eta zaurituak zenbait osasun-zentrotara eraman zituzten. Zortzi pertsona Nafarroako Ospitale Gunean artatu zituzten; 24, Tafallako osasun-zentroan eta gainerakoak plazan bertan artatu zituzten, antsietatea, marruskadura txikiak eta kontusio txikiak direla eta.