2022ko ekainaren 3a

787 hautagai suhiltzaile lanpostuko 45 plaza lortu ahal izateko

Lehen proba ekainaren 25ean izango da, Unibertsitate Publikoko ikasgelategian

Nafarroako Aldizkari Ofizialak ostiral honetan argitaratu du suhiltzaileen 45 lanposturako oposizioan onartutakoen behin betiko zerrenda. Guztira, 787 pertsonek eman dute izena: 721 gizonek eta 66 emakumek. Lehen azterketa ekainaren 25ean izango da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelategian.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).