58 enpresa aitortu dituzte, beren korporazioetan InnovaRSE metodologiak ezarriz gizarte-erantzukizuna sartzeagatik
Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak 58 enpresari diploma eman die gaur, Iruñeko Kondestablearen Jauregian egindako ekitaldi batean. Ziurtagiri horiek gizarte-erantzukizunarekiko konpromisoa egiaztatzen dute, Innovarse Kudeaketa Sistema ezarriz. Departamentu bereko Lanaren Zerbitzuak urtero antolatzen du errekonozimendu-ekitaldi hau, iraunkortasun-helburuak lortzeko tresna hori korporazioan sartzen duten enpresentzat.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)