2022ko maiatzaren 16a

Nafarroako 38 upeltegik ProWeinen parte hartu dute, Alemaniako Düsseldorf hirian ospatzen den nazioarteko ardogintzako hitzordu nagusian

Gómez kontseilaria azokara joan da Nafarroako ardoari babesa emateko, aurtengo edizioan upeltegi gehiago baitaude  
Irudi galeria

Nafarroako 38 upeltegi ProWein 2022an bildu dira, Düsseldorf hirian maiatzaren 17ra arte ospatzen den nazioarteko ardogintzako hitzordu nagusian. Pandemiaren ondorioz bi urtez geldirik egon ondoren, aurtengo azokak Nafarroako upeltegien presentzia handiena izan du, horietako 18 Nafarroako Jatorri Deituraren standean.