2018ko abenduaren 19a

2019ko egun baliogabeak zehaztu ditu Gobernuak

Larunbata eta igande guztiak izanen dira, 13 jai egunekin batera

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran foru dekretua onartu du zeinaren arabera epeen konputurako aurten baliogabeak izanen diren egunak zehazten diren.

Zehazki, larunbata eta igande guztiak izanen dira, hurrengo 13 jai egun hauekin batera: urtarrilak 1 eta 7; martxoak 19; apirilak 18, 19 eta 22; maiatzak 1; abuztuak 15; urriak 12; azaroak 1; eta abenduak 3, 6 eta 25.

Horiei, dagokion udaletxeek proposatuta, tokiko beste bat gehituko zaie.