2022ko urriaren 6a

16 proiektu garatuko dira 11 herritako LHko ikastetxe publikoetako ekintzailetza-ikasgeletan

Ikasleek hainbat proiektu landuko dituzte; hala nola, gurpil-aulkiak lur irregularretara egokitzea, adinekoentzat ateak irekitzeko sentsoreak edo garapen-bidean dauden herrialdeetan ura ponpatzeko bizikletetara egokitutako gailuak

Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sareak 16 ekintzailetza-ikasgela izango ditu 22/23 ikasturte honetan, eta 16 proiektu garatuko dira; hala nola, gurpil-aulkiak lur irregularretara egokitzea, adinekoentzat ateak irekitzeko sentsoreak edo garapen-bidean dauden herrialdeetan ura ponpatzeko bizikletetara egokitutako gailuak. Beste batzuk turismo inklusiboari buruzkoak izango dira, despopulatzeko arriskuan dauden zonetarako, edo komunitate energetikoaren premiak aztertzearen ingurukoak, besteak beste. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)