2018ko urriaren 2a

“Txina, badugu plan bat”, Garapen Ekonomikorako Ostiralak jardunaldiko gaia

Nafarroako hainbat erakundek Asian merkatu berriak zabaltzeko egindako ekintzak azalduko dira, eta Nazioartekotze II eguna aurkeztuko da

Txinako Gansu probintzian Nafarroako hainbat erakundek lehengo astean egindako topaketen ostean, eta Nafarroa Asiako merkatu estrategikoan ezagutaraztea ardatz duen Nazioartekotze II eguna ospatzeko aste batzuk falta diren honetan, Garapen Ekonomikorako Ostiralak zikloaren baitan, Txinak Nafarroako enpresei eskaintzen dizkien merkatu aukerak azalduko dira “Txina, badugu plan bat” izeneko jardunaldian.

Honako egitaraua duen jardunaldian, Nafarroako enpresak Txinan izan daitezen, bultzatutako ekintzen berri emango da, izan ere Txina Nafarroako Nazioarteko Planaren baitan merkatu estrategikoa da.

Departamentuko zein Iruñeko Udaleko ordezkariek berriki Gansura egindako bidaian landutako gaiak, zein enpresa, hezkuntza eta kultura sektoreetan antzemandako lankidetzarako eta negoziorako aukeren berri helaraziko dute jardunaldian. Gainera, merkatu txinatarra ardatz izango duen Nazioartekotze II eguna nabarmenduko da.

Jardunaldia Kondestable Jauregian izango da ostiral honetan, 12:00etan eta sarrera doakoa izango da. Honako loturan eman daiteke izena.