2022ko abuztuaren 11a

‘Los Perdones de Carlos V’ liburua argitaratu da, Tarsicio de Azconaren hil osteko lana

Obrak 1521 eta 1524 bitartean agramontar nafarrei emandako barka guztien behin betiko transkripzioa jasotzen du, egileak komentatuta
Tarsicio de Azconak egindako zenbait ikerketa biltzen dituen liburuaren 
azala
Tarsicio de Azconak egindako zenbait ikerketa biltzen dituen liburuaren azala  Deskargatu irudia Irudi galeria

Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Vianako Printzea Erakundea – “Los perdones del rey emperador Carlos V a los navarros deservidores (1521-1524)” liburua argitaratu du. Aita Tarsicio de Azconaren hil ondoko lana da, Jesus Morrás Santamariaren izen erlijiosoa, joan den maiatzaren 21ean hil zen Nafarroako kaputxinoa, 98 urte zituela, eta Vianako Printzea Kulturaren saria jaso zuena 2014an. 

Horrela, lehen aldiz bildu dira argitalpen berean Carlos V. ak eta bere gobernu- kideek agramontar nafarrei 1521 eta 1524 artean emandako barkamen guztiak. “Behin-betiko transkripzio bat dugu hizpide, Nafarroako historiaren une honetan sakontzeko interesa duten adituengana zein publikoarengana zuzendua”, esan dute obraren edizioaren arduradunek.

Liburuan zehar, autoreak testu hauetako bakoitzaren gainean ekarpen handiko analisi bat trazatzen du, garaia hobeto ulertzeko lagungarriak diren dokumentu transkribatuen sorta batekin amaituz.

Obra hau, historiagile ospetsuak bere bizitzaren amaieran, nagusiki Nafarroako Errege Artxiboan eta Orokorrean hala nola Simankaseko Artxibo Nagusian egin zuen azken ikerketari dagokio. Analisiaren hasieran oraindaino ezezaguna zen barkamen bat aipatzen da, 1521ekoa, eta Tuterako Udal Artxiboan kontserbatu izan den 1522ko barkamenarekin jarraitzen du; Carlos V. ak 1523an Iruñeko bere egonaldian emandako barkamenarekin, kanporatuen zerrenda eta guzti; eta azkenik, 1524ko erabateko barkamena dator.

Autoreak halaber 1522ko Gaztelako komuneroekiko barkamena aipatzen du, agramontarrekin adiskidetzeko prozesu osoan inspiraziotzat hartuz. Bestalde, edizioan Hondarribian errefuxiatu ziren agramontarrekin, nagusiki mariskalaren semea zen Nafarroako Pedrorekin, Valentín de Jaso eta Bertol del Bayo bere ordezkarien bidez adostutako kapitulazio testuak eransten dira. Amaiera bikain gisa, 1521ean Noaingo guduan hil zen Rada eta Tribuenas barrutietako jauna izandako Carlos de Mauleoni emandako hil ondorengo barkamena apatzen da.

“Lan honetan, Tarsicio Azcona aitak barkamen hauek izan zuten esanahiaren zein ondorioen gaineko hausnarketa sakonak islatu dira”, Nafarroako Errege Artxibo Nagusi eta Orokorraren esanetan. Hala, erantsi dute, autoreak esaten du horiekin, “Carlos V.ak zorroztasunaren eta zigorraren medikazioa bultzatu ordez, barkamena eta adiskidetzea landu zituela, betetasuna eta bikaintasuna nagusitzea lortuz eta Espainiako erresumetarako garai berri batean pertsonaia ezezagun eta zutabe miliar bat izanik”.

Autoreak halaber aipatzen du Noaingo guduan eta Mayako eta Hondarribiko gotorlekuen jazarpenean galtzaile izan ziren agramontar errebeldeen kasuan barkamen horiek izan zuten garrantzia, izan ere, “barkamenek agramontarrei ezohiko eta aparteko mesede eta dohain maitagarriak ekarri zizkien: etxera eta familiara itzultzea, hazienda eta ospea berreskuratzea, errege enperadorearen zaintza eta babesa lortzea eta errua sakonki ezabatzea, inoiz existitu izango ez balitz bezala”.

Tarsicio Azconaren “Los perdones del rey emperador Carlos V a los navarros deservidores (1521-1524)” liburua eskuragarri dago Nafarroako Gobernuaren Argitalpenen Funtsean, 12 euroko prezioagatik.

Tarsicio Azcona kaputxinoa, lanaren autorea

Tarsicio Azcona kaputxino nafartarra, Jesús Morrás Santamariaren erlijio izena, Nafarroako historialari ospetsu eta goraipatuenetako bat izan zen. 2014. urtean  Kulturako Viana Printzea saria jaso zuen, bere ikerkuntzaren kalitatea omentze aldera.

Zaragozako Unibertsitatetik Historian Lizentziatua, Elizaren Historian doktorea eta Eskola Vatikanoaren eskutik Bibliotekonomian eta Artxibo-arloan tituluduna, 2011tik Historiako Errege Akademiaren akademikoa izan zen. Bere lan-ibilbide zabala irakaskuntzan eta goi mailako ikerketan eman zuen, artxibo-dokumentu ezberdinen etengabeko errekurtsoa, bere analisien zorroztasuna edota ekintza historikoen interpretaziorako neutraltasuna maila gorenekoak izanik.

Tarsicio Azcona aita, Enrique IV. aren eta Errege Katolikoen garaiko Espainiako elizaren historian aditua zen. Isabel Katolikoa erreginari buruzko biografia aski ospetsu bat argitaratu zuen, baita Beltraneja goitizeneko Gaztelako Joana bere ilobari buruzko beste bat ere.

Halaber ospetsuak dira ordena kaputxinoa eta Azkona eta Deierri bere jaioterri edo jatorrizko harana aztergai dituzten bere lanak. Bere bizitzaren amaieran Nafarroako historiaren gai nagusiak berreskuratu zituen, Nafarroaren konkista islatzen duen 1512ko Julio II.aren bulen gainean aparteko ikerketa bat eginez; eta lan hori orain osatu egin da Carlos V. aren barkamenen harira eginiko lan berritzaile eta egoki honen eskutik.