2022ko ekainaren 15a

Beherakada txiki bat baieztatu da COVID-19 kasuen kopuruan eta ospitaleratzeetan

65 urtetik gorakoen artean ere behera egin du intzidentziak, eta 45-64 urtekoen artean mantendu egin da

Ekainaren 6tik 12ra bitarteko astean baieztatzen da COVID-19aren intzidentzia % 15,2 jaitsi dela, eta % 27 ospitaleratzeetan, interakzio sozial handia izan arren. 65 urtetik gorakoetan ere behera egin dute kasuek, eta 45-64 urte bitartekoetan mantendu egin dira. Hala ere, 75 urtetik gorakoek dute oraindik tasarik altuena ( % 0,5 astean). Datu horiek Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) azken txosten epidemiologikoan jaso dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).