2021ko abenduaren 17a

Osasun Departamentuak hirugarren dosirako zitazioa irekiko die datorren astean 60 urtetik beherako funtsezko 15.000 profesional baino gehiagori

Aldi berean, erritmo onean egiten du aurrera jada hasita dauden taldeen txertaketan, eta 50-59 urte bitarteko populazio-taldearen plangintzan lan egiten du

Osasun Departamentuak datorren astean irekiko du COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosiarekin Nafarroan Astra Zenecaren txertoa jaso zuten 60 urtetik beherako 15.400 pertsonak babesteko zitazioa. Pertsona horiek, gehienak funtsezko profesionalen sektorekoak, SMS bat jasoko dute zitazioa egiteko. Era berean, txertaketa errefortzu dosiarekin 50-59 urte bitarteko populazio-taldeko beste 69.000 pertsonari zabaltzeko plangintza egiten ari da departamentua, eta horren xehetasunen berri laster emango da.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.