2022ko urriaren 6a

Eliza katolikoaren barneko abusuen biktimak aitortzeko batzordea osatuko duten zazpi pertsona izendatu dira

Esther Aldave, Mikel Lizarraga, Camino Bueno, Mikel Códoba, Josean Echauri, Ana Carmona eta Izaskun Gartzaron izendatu dituzte

Migrazio Politika eta Justiziako Eduardo Santos kontseilariak foru-agindu bat sinatu du ostegun honetan, Eliza Katolikoaren eremuan integritate fisikoaren eta sexu-ukigabetasun eta –askatasunaren aurkako erasoen biktimak aitortzeko Batzordeko zazpi kideak izendatzeko. Batzordea formalki hilabete bateko epean eratuko da, eta Nafarroako Eliza katolikoaren barruan egindako sexu-abusuen biktimak aitortzeari buruzko uztailaren 5eko 24/2022 Foru Legearen 7. artikuluaren babesean sortu da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).