2023ko azaroaren 9a

Nafarroa, Elizaren baitan abusuak jasan dituzten biktimei justizia errestauratiboaren zerbitzua eskaintzen dien lehen erkidegoa

Dagoeneko bi esku-hartze aitzindari egin dira, biktima horien erreparazio morala helburu dutenak

Justiziako Zuzendaritza Nagusiaren proiektu pilotu batek Nafarroa bihurtu du Eliza Katolikoaren barruan egindako sexu-abusuen biktimei justizia leheneratzailearen zerbitzua eskaini dien lehen eskualdea.

Oraingoz, bi leheneratze-prozesu aitzindari amaitu dira, biktima banarekin. Horietan espazio seguru bat sortu da, pertsona horiek beren beharrak parteka ditzaten, beren galderei erantzunak bila ditzaten eta kaltea konpontzeko beharrezkoak diren ekintzak identifika ditzaten, ahal den neurrian.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).