2022ko azaroaren 30a

Nafarroak gidatuko du BIZI-CONNECT proiektua, Akitania eta Euskadirekin euroeskualdean bizikletaren eguneroko erabilera sustatzeko

Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiak, Berta Mirandak, mugikortasun iraunkorra sustatzeko sentsibilizazio ekintzak bultzatzearen garrantzia azpimarratu du

Nafarroako Gobernuak, Euskadirekin eta Akitania Berriarekin batera, Bizi-Connect proiektua bultzatuko du. Proiektu horren barruan, euroeskualdeko herritarrak bizikleta garraiobide jasangarri gisa erabiltzeaz kontzientziatzeko jarduera-programa oso bat garatuko da elkarlanean 2023ra arte, Nasuvinsa-Lursarearen koordinaziopean.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).