2023ko martxoaren 29a

Nafarroak etxeko eta merkataritzako hondakinen %50 birziklatzea lortu du lehen aldiz

Era berean, Foru Komunitateak beste muga bat gainditu du gaikako bilketan, %39tik %43ra igaro baita, 2022ko emaitzen aurrerapenean jasotzen denaren arabera  
collections Irudi galeria

Nafarroak lehen aldiz gainditu du 2022an jasotako etxeko eta merkataritzako hondakin guztiak berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestatzeko tasaren %50eko muga; hau da, 138.000 tona. Era horretan, Nafarroako Hondakinen Planak (NHP) eta Europako Zuzentarauak ezarritako helburutik soilik bost puntura aurkitzen da.

Hain zuzen, 2017an NHP martxan jarri zenetik, Birziklapen tasaren hazkundea agerikoa izan da, horrela hondakin horien kudeaketa egokian eboluzio positibo bat egiaztatu ahal izanik. Horren arrazoia, Nafarroako hondakinak kudeatzen dituzten 16 toki erakundeen multzoan hautazko bilketa amaitu izana da, zeren 2022an eginiko materia organikoaren hedapen totala biztanleria nafarraren % 100era iritsi da, Hondakinen Foru Legean nahiz estatuko lege berrian xedatuari jarraiki.

Horiek lirateke prentsaurrekoan Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilari Itziar Gomezek aurkeztu dituen datu esanguratsuenetako batzuk, Nafarroako hondakinen kudeaketaren 2022 ekitaldiko emaitzen aurrerapenari dagokionez, Raúl Salanueva Hondakinen Sekzioko burua lagun.

2022. urtean, Nafarroak 275.000 tonako etxeko eta merkataritza arloko hondakinen bolumena sortu zuen, biztanle eta urteko 415 kilo (429 2021ean), eta horrek % 3ko murrizketa bat suposatzen du aurreko urteari dagokionez etxeko hondakinen sorreran, orduan 284.109 tonakoa izan baitzen. Horren arabera, herritar bakoitzak, 2021arekin alderatuta, 14 kilo gutxiago sortu zituen.

Murrizketa hori, gainera, % 6ra iritsi da 2010. urteari dagokionez; urte hori erreferentea da 2018ko Hondakinen Foru Legean eta bere Fiskalitatean jasotako murrizketa helburua bete al den ebaluatzeko. Ia toki erakunde guztietan, zeinek Nafarroako herritarren % 97a ordezkatzen duten, murrizketa bat atzeman da hondakinen sorreran.

Berrerabiltzeko prestaketaren harira, zeinek bigarren erabilera baterako aukera eskaini eta horrela artikulu berrien eskurapena prebenitzeko altzari, arropa eta gailu elektriko hala nola elektronikoen egokitzapenean datzan, tratamendurako sarreren % 10a islatuz, 1.005 tona destinatu ziren. Baina sortutako etxe-hondakinen totalari dagokionez % 0,4 soilik ordezkatzen dute.

Gomezen esanetan, datu hauen balorazioa oso positiboa da, izan ere, “beste behin ere, Nafarroa Estatuko zerrenda-burua da hondakinen kudeaketan. Lehen aldiz, % 50eko defizit objektiboa lortu dugu berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestaketan, 2025erako aurreikusitako helburutik bost puntura kokatuz, eta hori % 55a da. Azken urte honetan lortutako aurrerapena nabarmena da, % 48ko zifratik abiatu ginela kontuan hartuta. Eta ondorioz, esan genezake Nafarroa urrats irmoak ematen ari dela ekonomia zirkular bateranzko trantsizioaren bidean”.

Sabai berria halaber hondakinen hautazko bilketan

Hondakinen hautazko bilketaren harira, 2022 urtean Nafarroak, beste behin ere, bere goranzko joera ziurtatu zuen sabai berri bat lortuz, etxe- eta merkataritza-hondakinen bolumenaren % 43arekin, 2021eko % 39arekin alderatuz. Zifra absolutuetan, modu banandu batean, 117.800 tona bildu ziren, biztanleko 177 kilo, alegia. Ildo horretatik, kontseilariak berriz ere balorazio “oso positiboa egin du, hautazko jasotzeak, sorrera totala hedatu gabe, gora egin izanari buruz”, aurreko ekitaldian gertatu zen bezalaxe.

Horren arrazoia litzateke hondakin zatiaren % 11ko jaitsiera esanguratsua; eta horren ondorio zuzena izan da paper-kartoi, beira, ontzi, ehun zatien, materia organiko hala nola hondakin arriskutsuen hautazko bilketan igoera bat jazotzea, 2022n aipatu % 43ra iritsi arte; hedapen hori are nabarmenagoa izan da Iruñerrian, izan ere, hiri-eremuetako edukiontzietarako (materia organikoena eta hondakinena) irekitze-sistema elektrikoaren erabilera sustatu da; MCP-ren arabera, horrek materialen bilketa bultzatu du. Hondakin zatiaren murrizketa horren % 60a, gainerako hautazko bilketen hobekuntzarekin lotuta dagoelakoan gaude, eta % 4a hondakinen prebentzioari esleitzen zaio. Zifra horiekin, Nafarroa, jada, Hondakinen Foru Legeak eta bere Fiskalitateak 2035erako xedatutako hautazko bilketaren % 50aren helburutik oso hurbil kokatzen da.

Nabarmentzekoa da hondakin organikoen bilketa % 14 hedatu dela, 2022an biztanleko 43 kilotik 49 kilora pasatuz, Foru Erkidegoaren lurralde osoan materia organikoaren hautazko bilketan lortutako hedapen totalari esker eta horrek ahalbidetu du kalitatezko materia organikoaren % 28a lortzea, aurreko urteko % 23aren aurrean.

Isurketaren murrizketa

Bi gunetan eginiko etxeko hondakinen isurketaren murrizketari helduz (2022an % 52tik % 50era), hurrengo urtetarako lortu beharreko erronka itzel modura mantentzen da. Eta Raul Salanuevaren esanetan, “MCP-ren solairu berria martxan jartzeak ahalbidetuko du orain zabortegian zuzenean botatzen den hondakinaren zatia tratatzea eta aurrerapauso irmoak ematea, araudi europarrean aurreikusitako helburuen lorpenean”. Hori horrela, isuritako hondakin biodegradagarrien kopurua nabarmenki murriztea lortu da, % 35eko portzentajea lortuz, materia organikoaren hautazko bilketan jazotako gorakadari esker.

Zifra hauek eskura dituela, Gomezek beste behin esan du Foru Erkidegoak “hondakinen kudeaketan liderra izaten jarraitzen duela herritarren bilketari dagokionez, hein handi batean, 2022an amaitu zen Foru Erkidego osoan eginiko hautazko bilketaren hedapen bikainari esker”, eta beste behin ere berretsi du “gure eskakizun maila hobetzen nahiz garatzen jarraitu behar ddugula, bereziki, materia organikoaren bilketan, hondakinaren murrizketan bezalaxe”.

Kontseilariak, bestalde, herritar nafarrek jokatzen duen papera nabarmendu du, “zeren beti inplikazio berezi bat erakutsi du hondakinen kudeaketa egokiari dagokionez, eta hori, faktore ezberdinen araberako konpromiso gero eta handiagoa da, esaterako, klima aldaketaren eta baliabideen balioaren gaineko kontzientziatze gero eta handiagoa, toki erakundeen nahiz Foru Administrazioaren esparruetan garatu izaten diren komunikazio-kanpaina etengabeak herritarren sentsibilizazioa sustatzeko, inflazio handiko testuinguru bat barne, zeinek halaber eragina izango lukeen herritarren kontzientzia hedatzerakoan eta hondakinen isurpena mugatzerakoan, horien ustiapena gehiago zaintze aldera”.