2024ko urtarrilaren 16a

Aierdi kontseilariak Ekoizpen Integratuaren zigilua duten Nafarroako bederatzi enpresen papera azpimarratu du, sistema horrek ingurumena errespetatzen duten metodoak lehenesten ditu

Burlatako ostalaritza eskolako ikasleek plater bereziak prestatu dituzte Nafarroako Ekoizpen Integratuaren 20. urteurrena dela eta
collections Irudi galeria

El consejero Aierdi en la degustación de platos elaborados con alimentos de Producción Integrada elaborados por alumnado del CI Burlada FP 

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari José Mari Aierdik Ekoizpen Integratuaren zigilua duten Nafarroako bederatzi enpresen papera azpimarratu du. Sistema horrek nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategiak hartzen ditu, ingurunea errespetatzen duen ekoizpenaren alde egiten dutenak, eta lehentasuna ematen die ingurumenarekin kontu handiena duten metodoei. Ekoizpen konbentzionalaren eta ekologikoaren arteko alternatiba bat da, nekazaritza eta abeltzaintza bizia eta iraunkorra, ingurunearekiko errespetua duena, ekoizten duenarentzat errentagarria eta gizartearen eskaerei erantzuteko gai dena ahalbidetzeko bokazioarekin.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).