2022ko abuztuaren 3a

Industria-enpresa handietan inbertsioa egiteko 2 milioi euroko laguntza-deialdia ireki da

Irailaren 2ra arte eska daitekeen diru-laguntzaren helburua da hazkunde iraunkorra, lehiakortasuna eta enpresa horietan enplegua sortzea bultzatzea

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak, Enpresako Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, enpresa handiek inbertitzeko laguntza-deialdia onartu du, 2 milioi eurokoa. Horien helburua da hazkunde iraunkorra, lehiakortasuna eta enplegu-sorrera indartzea.

Laguntzen helburuaren harira, horien artean leudeke establezimendu berri baten sorrera, Nafarroatik kanpoko beste hainbat solairutan industria jarduerak ezartzea; jardueraren dibertsifikazioa establezimendu batean; aktiboen lorpena; existitzen den establezimendu baten hedapena; eta industria prozesuen eraginkortasuna hobetzea, betiere jarduera berri hori arestian garatu denarekiko berdina edo antzekoa izaten ez denean. Azken jarduera horiek, ekoizpen jardueraren dibertsifikazio bat izatean, minimis motako erregimenean finantzatuko dira.

Laguntzen kopurua inbertsio proiektuan diruz lagunduko den aurrekontuaren % 10ekoa izango da. Enpresa bakoitzak, establezimendu bakoitzeko inbertsio proiektu baterako laguntza eska dezake, enpresa bakoitzeko laguntza maximoa 500.000 eurokoa izanik, minimis motako laguntzak direnean salbu, kasu horretan 200.000 eurokoa izango baita.

Laguntza hauek emateko prozedura  konpetentzia lehiakorrarena izango da, horregatik, aurkeztutako eskaerak alderatu egingo dira bere artean lehentasun bat finkatze aldera, deialdiaren oinarrietan xedatu diren balorazio irizpideak kontuan hartuta.

Eskaerak irailaren 2an aurkeztu beharko dira, telematikoki, Nafarroako Gobernuaren Atariko Izapideen Katalogoan datorren laguntzen fitxa beteta aurkeztuz.