2022ko martxoaren 29a

Nafarroak 5,8 milioi euro jasoko ditu Justiziako Administrazioan berrikuntza eta digitalizazio proiektuak gauzatzeko

Europar Batasunak eta Justizia Ministerioak esleitutako funtsak azpiegitura teknologiko judizialak eguneratzeko, elkarreragingarritasuna hobetzeko eta gatazkak errazago konpontzeko erabiliko ditu Foru Erkidegoak

Nafarroako Justizia Administrazioak 5,8 milioi euro baino gehiago jasoko ditu 2022tik 2023ra bitartean, prozesu judizialen berrikuntza-, elkarreragingarritasun- eta digitalizazio-proiektuetarako, NEXT Generation Europako funtsen Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismoaren (MRR) funtsen banaketaren esparruan. Funts horien banaketa joan den ostiralean, martxoaren 25ean, adostu zen Avilesen, Justiziako Konferentzia Sektorialaren osoko bilkuran, Ministerioaren eta autonomia-erkidegoen artean, eta bertan izan zen Nafarroako Gobernuko Justiziako zuzendari nagusi Rafael Sainz de Rozas.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.