2022ko ekainaren 28a

Ingurumen Departamenduak 277.000 euro bideratuko ditu ingurumen-hezkuntza eta -sentsibilizazioko, ingurumen-boluntariotzako eta herritarren zientziako proiektuetarako

Laguntzak Nafarroako irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeei zuzenduta daude

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak 2022rako ingurumen-hezkuntza eta -sentsibilizazioko, ingurumen-boluntariotzako eta herritarren zientziako proiektuetarako laguntzen deialdia onartu du. Diru-laguntza horiek 276.963 eurokoak dira eta Nafarroako irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeei zuzenduta daude, ingurumena hobetzeko laguntza-helburuak lortzeko, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 19ko 60/2022 Ebazpenean jasotzen denez (ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen).          

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian aukera dezakezu hizkuntza.