Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak eta Soziologia eta Politologia Elkargoak komunitatea garatzeko elkarlanean aritzea erabaki dute
2022ko urtarrilaren 26a
Nafarroako Gobernuak eta Soziologia eta Politologia Elkargoak komunitatea garatzeko elkarlanean aritzea erabaki dute
Chivite Lehendakaria Nafarroako Jauregian elkartu da Manuel Rodríguez dekanoarekin eta Eva Gurría erakunde horretako lehendakariordearekin
María Chivite, Nafarroako Lehendakaria, Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoko kideekin: Manuel Rodríguez, dekanoa eta Eva Gurría, dekanordea.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
María Chivite, Nafarroako Lehendakaria, Manuel Rodríguez, Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoko dekanoarekin, eta Eva Gurría, dekanordearekin bildu da gaur. Erakunde horretako Gobernu Batzordeko buru dira 2021eko irailaz geroztik. Elkargoak Gobernuari eskaini dio komunitatearen garapenean aktiboki laguntzeko prest dagoela. Zentzu horretan, lehendakariak eskerrak eman dizkio bere prestutasunagatik, eta lanbide horrek dinamizazio soziala lortzeko eta lanbidearen arlo desberdinetan ezagutzak eskaintzeko duen garrantzia aitortu du.
Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.