2021ko azaroaren 12a

Aierdik Baztan-Bidasoako alkateekin hitzarmen bat sinatu du eskualdeko errehabilitazio talde bat ezartzeko

Gobernuak lankidetza indartu du ELENA- Primavera Energia birgaitzeko proiektu europarrean sartutako inguruko udalekin
El vicepresidente y titular de Vivienda, Jose Mª Aierdi rubrica el acuerdo 
junto a los representantes de los consistorios
camera_alt El vicepresidente y titular de Vivienda, Jose Mª Aierdi rubrica el acuerdo junto a los representantes de los consistorios   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko presidenteorde Jose Maria Aierdik, hitzarmen bat sinatu du gaur, Bertizen, bizitegi-parkearen birgaitze energetikorako ELENA-Primavera proiektu europarrean parte hartzen duten Baztan-Bidasoako udalekin, eta, horri esker, Nasuvinsak Donezteben kudeatzen duen Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoko (EEZB) eta udal teknikariek dagoeneko lan egiten duten lankidetza-esparrua indartu ahal izango da.

ELENA-Primaverak Foru lurralde osoa jarduera-eremutzat hartzen duen birgaitzearen arloko lehen ekimena babesten du, eta Nasuvinsa elkarte publikoak, Europako finantzaketarekin eta tokiko erakundeen lankidetzarekin (tartean, Efidistrict Txantrea, Tudela Renove edo Sustainavility) Iruñerriko bost herritan, auzo-mailan bultzatutako planetan metatutako esperientzia aprobetxatuko du hori garatzeko. 

Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Etxebizitzako titularra den Jose Maria Aierdiz gain, hitzarmenak egin dituzte Nasuvinsa elkarte publikoko zuzendari kudeatzaile Alberto Bayonak, Baztango alkatea den Joseba Otondok eta Doneztebeko Leire Ortuoste eta Elgorriagako Ane Otxandorena alkateek. Beraren ordezkari gisa herriko alkateordea izan da, Esteban Aguirre; eta Lesakako Udaletik Maria Jose Larrayoz.

Ondoren, Aierdi lehendakariordeak, Bertitzeko Jauregian bertan, ELENA-Primavera programari buruzko prestakuntza-jardunaldia ireki du, eta bertan honako hauek hartu dute parte: eskualdeko arkitektoek eta udal-zerbitzuetako eta eskualdeko EEZBko teknikariek; Ana Bretaña arkitektoak, Nasuvinsa elkarte publikoko Hiri Berroneratze Arloko buruak; Iñigo Marcilla teknikariak; eta Patxi Iriarte arkitekto teknikoak, Baztan-Bidasoarako programaren arduradunak. 

Aierdi lehendakariordeak nabarmendu du “garrantzitsua dela sektore publikotik eraikin eta etxebizitza publiko eta pribatuen birgaitze integrala bultzatzea, eta hori energia-eraginkortasunaren eta iraunkortasunaren irizpideekin egitea, energia berriztagarriak sartuaz. Azken finean, etxebizitzen eraginkortasun-mailak eta bizilagunen erosotasuna hobetzeko lan egiten dugu, hiri-ingurune adeitsuagoan eta berritutako zerbitzuekin”, adierazi du. 

Aierdik familia bakarreko etxebizitzen jabeei nahiz jabeen erkidegoei akonpainamenduaren eta laguntza teknikoaren zerbitzu integrala eskaintzeak duen garrantzia azpimarratu du. “Helburua da proiektua kudeatzen laguntzea eta laguntza publikoen esparru ezberdinetarako sarbidea erraztea; horretarako, 8 talde profesional sortuko ditugu ELENA-Primavera Europako programaren bidez”, adierazi du lehendakariordeak. 

Azkenik, Udalen eta toki-erakundeen zuzeneko inplikazioa eskertu du, “haien lankidetza funtsezkoa baita birgaitze energetikoan eta hiri-berroneratzean ditugun helburuak lortzeko, zalantzarik gabe garrantzi eta interes sozial handikoa”, aitortu du. 

2,4 milioi euro teknikarientzat 

Tokiko Laguntza Energetikoaren Programa (ELENA-Primavera) Europako Batzordeak bultzatzen du, Europako Inbertsioen Bankuaren (EIB) babesarekin, eta bi helburu ditu: eskualde-mailan, hiri-birgaitzearen eta –berroneratzearen sektorean esku hartzen duten eragile guztiei eta, bereziki, herritarrei zuzendutako euskarri teknikoa eta aholkularitza sortzea finantzatzea; eta Nafarroako bizitegi-sektorean trantsizio energetikoa erraztea, energia-eraginkortasunaren inguruko neurriak sartuta, eraikinen eskaria murriztera eta instalazioen errendimendua hobetzera bideratzearren.

Nasuvinsa sozietate publikoak eta EIBk pasa den martxoan sinaturiko kontratuan, 40 milioi euroko inbertsioa mobilizatzeko helburua ezarri zen birgaitzeko proiektuak gauzatzeko, 2024. urtera arte.

Horri esker, Foru Komunitatean, 1.900 etxebizitza inguru berroneratu ahal izango dira, eta %90 bizilagunen erkidego pribatuak izatea eta gainerako %10 titulartasun publikoko etxebizitza sozialak izatea aurreikusten da. Jarduera horrekin, urtean energia 13,1 GWh aurreztu ahal izango da, eta inpaktu positiboa izango du Nafarroako enpleguan, ezartzeko garaian 189 lanpostu berri sortuko direla kalkulatzen baita. 

Banaketa 8 eskualdeetan 

ELENA-Primavera programa euskarri bezala hartuta, Nasuvinsak laguntza teknikoaren sare bat diseinatu du Nafarroako eskualdeentzat, eta guztira 8 taldek osatuko dute. Talde horietarako guztira 16 profesional kontratatuko dira, arkitekto, arkitekto tekniko eta administrazioko langileen artean. Horien hautapena jada amaitu da deialdi publikoaren bitartez. 

8 talde horiek eskualde-mailan honela esleituko dira: Baztan-Bidasoa, Larraun-Sakana, Pirinioa-Prepirinioa-Zangotza, Iruña, Iruñerria, Lizarra-Lizarraldea, Erdialdeko Zona-Izarbeibar eta Erribera-Goi Erribera. 

Horiek guztiek elkarlan estuan arituko dira Eraikinak eta Etxebizitzak Zaharberritzeko bederatzi Bulegoekin (EEZB); hau da, babestutako birgaitze-proiektuen diru-laguntza arruntak izapidetzen dituzten erakundeekin. 

Berokuntzan %70 kontsumo gutxiago 

ELENA-Primavera proiektuaren helburua da berogailuarekin loturiko energia-kontsumoa %70 murriztea.

Energiaren aldetik, etxebizitza eraginkorragoak lortzeko, inguratzailea (hormak, teilatuak, zoruak) isolatu eta hobetuko da, leihoak aldatu eta beirateria hobetuko da, berokuntza, hoztea eta aireztapena hobetuko dira, ur bero sanitarioko ekipoak eta barruko argiztapena ere hobetuko dira, eta energia berriztagarrien irtenbideak (eguzki-panelak, fotovoltaikoak eta biomasa-galdarak) bilatu eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak jarriko dira. 

Horri esker, berotegi-efektuko gasen emisioak 2030erako %55 murrizteko eta klimaren ikuspegitik 2050erako neutralak izateko Europar Batasunak bere gain hartutako helburuak bete ahal izango dira; baita ere, Nazio Batuen 2030 Agendaren eta Europako Itun Berdearen garapen iraunkorrerako helburuak. 

Laguntza publikoak

Laguntza publikoen esparru desberdinak funtsezko beste euskarri bat dira birgaitze energetikoa eta hiri-berroneratzea bultzatzeko; tartean, nabarmentzekoa da Nafarroak Next Generation EU Europako berreskuratze-funtsetatik jasoko duen 84,8 milioi euroko ekarpena. Aierdi lehendakariordeak horren garrantzia nabarmendu du gaur. 

Hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuak 1,7 milioi euroko laguntza-lerroaren deialdia egin berri du, landa-inguruneko birgaitze energetikorako; etxebizitzak berritzeko diru-laguntzen lehen programa da, eta Next Generation europar funtsek finantzatzen dute. 

25 urtetik gorako bizitegi higiezinen jabeak diren pertsona fisikoek edo auzo-komunitateek, 5.000 biztanletik gorako udalerrietan kokatuta badaude, eraikinen inguratzaile termikoa hobetzeko 12.000 eurora bitarteko diru-laguntza eskuratu ahal izango dute etxebizitza bakoitzeko, eta horri beste 500 euro gehitu ahal izango zaizkie zenbait kasutan; hala nola, eremua Esku-hartze Globaleko Planen (EGP) batean sartuta egotea, babestutako etxebizitza izatea, energia-kalifikazioaren hobekuntza nabarmena izatea edo energia berriztagarrien autokontsumoko kooperatiba bat eratzea.