2021ko urriaren 20a

Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzional bat onartu du ETAren indarkeria terroristaren amaieraren hamargarren urteurrena dela eta

Nabarmendu du, ETAren ekintza, “giza eskubideen urraketa izateaz gain, demokraziaren eta bizikidetzaren aurkako mehatxua” izan zela
videocam El Gobierno de Navarra aprueba una declaración institucional con motivo del décimo aniversario del final de la violencia terrorista de ETA collections Irudi galeria

El Gobierno de Navarra ha adoptado, en su sesión de hoy, un acuerdo por el que aprueba la siguiente declaración institucional con motivo del décimo aniversario del final de la violencia terrorista de ETA:

1. Manifestar que la violencia terrorista practicada durante décadas por ETA, además de ser injusta e ilegítima, supuso una violación de los derechos humanos y constituyó una amenaza a la democracia y a la convivencia.

Nafarroako Gobernuak akordio bat hartu du gaur, ETAren indarkeria terroristaren amaieraren hamargarren urteurrena dela eta, honako adierazpen instituzional hau onartzeko:

1. Adieraztea ETAk hainbat hamarkadatan egindako indarkeria terrorista bidegabea eta ez-legitimoa izateaz gain, giza eskubideak urratu zituela eta demokraziaren eta bizikidetzaren aurkako mehatxua izan zela.

2. Jakitera ematea aintzat hartzen ditugula duela hamarkada batetik ezker abertzaleak bide onetik emandako urratsak. Azken aste honetan emandakoa barne, onartu denean ETAren biktimei eraginiko mina eta sufrimendua ez ziratekeela inoiz gertatu behar izan. Derrigorrezkoa da indarkeria erabili zutenek edota hari gizarte eta politika estaldura eman zioten haiek hausnarketa etiko integral bat egitea.

3. Jarraitzea ETAko biktimei babesa eta arreta ematen, haiekin hala nola ordezkatzen dituzten elkarte eta entitateekin lanean, egia, justizia, ordaina eta ez errepikatzea bermatze aldera, haien eskubideen aldeko politika publikoetan.

4. Errefusatzea terrorismoaren biktimen eta bere familien duintasuna eta oroitzapena kaltetzen duen nolanahiko ekintza.

5. Sustatzea iraganarekiko oroitzapen plural eta kritiko bat, ETAko biktimei eraginiko kalte bidegabearen onarpena zutabe nagusitzat duena.

6. Garatzea bizikidetzarako estrategia integral bat, indarkeria terrorista gaitzesten duena, balio demokratikoekin konpromisoa finkatzen duena, elkar errespetatuz, hizketa eta Giza Eskubideekiko adeitasuna lagun.

7. Sustatzea belaunaldi berrien ezagutza terrorismoak eragin lezakeen inpaktuaren inguruan, biktimenganako enpatia bultzatuz, Bakerako eta Bizikidetzarako Memoriadun Ikastetxeen Sarea edo Eskutik programa direla medio, egitasmoa izanik geletan presente egotea terrorismoaren biktima izan diren hezitzaileak eta Nafarroako hezkuntza curriculoan txertatutako terrorismoaren historiaren unitate didaktikoak.