2021ko irailaren 21a

Iruñeko ekialdeko ingurabidea Mugartearekin lotzeko lanak urrian hasiko dira

Herri -Lanen Zuzendaritzak Construcciones Mariezcurrena, S.L. enpresari esleitu dizkio lanak, 2,3 milioi euroren truke
Iruñeko ekialdeko ingurabidea Mugartea eremuarekin lotzeko proiektua.
Iruñeko ekialdeko ingurabidea Mugartea eremuarekin lotzeko proiektua.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Iruñeko ekialdeko ingurabidea Mugartearekin lotzeko lanak urrian hasiko dira. Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri-Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, lanak Construcciones Mariezcurrena S.L. enpresari esleitu dizkio 2.348.474,17 euroan. Jarduketa horretan, halaber, alboko zerbitzu-bide bat eraikitzea aurreikusten da, inguruko sarrera-irteeren trafikoa antolatzeko eta Mendillorrirekin lotzen duen tartean pantaila akustikoa jartzeko.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.