2021ko irailaren 1a

Chivite Lehendakariak Nafarroaren lidergoa azpimarratu du contsumo ia nuluko eraikin eta etxebizitzen eraikuntzan

Lehendakariak "EdiFica 21" ekimenaren II. edizioaren irekieran parte hartu du eta bertan, eraikuntza eraginkor eta jasangarriaren arloan aitzindari diren Espainiako eta Europako 50 enpresa inguru bildu dira
La Presidenta de Navarra, María Chivite, en el acto inaugural de la feria EdiFica. Irudi galeria

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak  Foru Komunitatearen lidergoa azpimarratu du energia-kontsumo ia nuluko eraikuntzen ezarpenean, eta jarduera horren dimentsio morala defendatu du, "Pobrezia energetikoari aurre egiteko eta etxebizitza hobea zein  pertsona guztientzat eskuragarriagoa izaten laguntzeko konpromiso soziala" baitakar.

Hala eman du jakitera gaurtik irailaren 3ra arte, Iruñan, hiru egunetan zehar ospatuko den eta Espainiako hala nola Europako eraikuntza eraginkorraren eta jasangarriaren arloan nagusitzen diren berrogeita hamar enpresa biltzen dituen “EdiFica 21” azokaren bigarren edizioko inaugurazio ekitaldian. Passivhaus Partzuergoa arduratu da ekimena antolatzeaz; irabazi-asmorik gabeko eta sektore honetako enpresekin osatutako elkarte bat da, eta Nafarroako Gobernua eta Iruñako Udala dira bere kolaboratzaileak.

Ziudadelako Lorategietako Armen Aretoan ospatu den hasiera-ekitaldi honetan izan dira Maria Chivite Lehendakariaz gainera, bigarren lehendakariordea eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektuetako kontseilaria den Jose Maria Aierdi, Enrique Maya Iruñako alkatea, Europar Batzordeko Energiaren zuzendaritza nagusiko ordezkaria den Pau Garcia eta Miguel Rodriguez Passivhaus Partzuergoko batzordeko kidea.

Bere mintzaldian, Lehendakariak esan du “eraikuntzaren arloa azken 30 edo 40 urtetako eraldaketa sakonena jasaten ari dela”, eta bere nahia dela prozesu hau “pertsona guztien kalitatezko etxebizitza eskuratzeko eskubidearen eta hiri adeitsu hala nola inklusibo batean bizikidetza partekatzeko eskubidearen” zerbitzura jartzea.

Ildo honetatik, azpimarratu ditu Nafarroako Gobernuak arlo honetan dituen apustu garrantzitsuenak, esaterako alokairuaren aldeko apustua “etxebizitza eskuragarriaren demanda eta eskubidea asetzeko orduan erantzun azkarrena eta eraginkorrena izateagatik”, edota bost urtetan hirukoiztu diren laguntzak eta inbertsioak “eraikinen birgaikuntzarako politikak indartzea” lortzeko, “gure hiriak, auzoak eta herriak” suspertze aldera.

Era berean, Nafarroaren lidergoa azpimarratu du hornidura eta egoitza parke osoan eginiko Kontsumo Ia Nuluko Eraikinen ezarpenean, zeren “aurrea hartu diegu Europako Zuzendaritzaren aplikazioari hala nola Eraikuntzaren Kode Teknikoaren egokitzapenari ere”. Politika hauek guztiak lotuta daude trantsizio ekologikoaren erronkarekin, izan ere, “eraikuntza jasangarria hizpide dugunean, uneko hiria birgaitzeaz eta berritzeaz, mugikortasun jasangarriaz eta energia berriztagarriez hitz egiten ari gara”.

EdiFica Azoka

2018an Baluarten ospatutako lehenengo topaketa haren ondoren,  Pasivvhaus Partzuergoak hautatu du EdiFica azoka profesionalaren ospakizuna Nafarroan errotzea, asmoa bi urtez behingo ospakizuna bihurtzea izanik. Iruñako Ziudadelan kokatutako edizio honen helburua erreferentziazko eraikuntza jasangarriaren epizentroa izatera heltzea da. Hiru egunetan zehar, mahai-inguruak ospatuko dira, hizpide izango dutenak, adibidez, etxebizitza jasangarrien ereduak, landa garapena, energia berriztagarrien arloko joerak edo ekonomia zirkularra bezalako gaiak.

Chivite Lehendakariak espero du EdiFica bezalako ekimenetatik irtetea “abangoardiako ahotsak, gogoetak eta proposamenak eraikuntzaren arloan” etxebizitza eta hirigintza politika berriak diseinatu ahal izateko, helburua izanik “hiriak eraikitzeko eta ulertzeko beste modu baterantz heltzea, bide batez europar mugimenduek hala nola NextGeneration funtsek eskaintzen diguten aukera bikaina aprobetxatuz”.