2021ko abuztuaren 11a

COVID-19aren krisiak bereziki kaltetutako 601 nekazarik eta enpresa txiki eta ertainek 1,4 milioi jasoko dituzte salbuespeneko laguntzetan

Bere lehiakortasuna indartzea du helburu, landa-eremuan egitura sozioekonomiko egonkorra mantentzeko eta despopulazioa saihesteko

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak 1,4 milioi euro eman dizkie, aldi baterako eta salbuespeneko laguntzetan, COVID-19aren krisiak bereziki kaltetutako 601 nekazari eta ETEri, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean (asteazkena, abuztuak 11) argitaratu duen ebazpen baten arabera.

Laguntza Europar Batasunaren helburu eta lehentasunen arabera hartu da, eta Nafarroako nekazarieneta ustiategien lehiakortasunaren hobekuntza indartuko du, landa-eremuan egitura sozioekonomiko egonkor, dinamiko eta erakargarri bat mantentzen dela bermatzeko, despopulazioa saihestuz. Neurri hori 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapenerako Programan jasota dago, eta FEADER -ek, hau da, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak finantzatzen du % 31n.

Deialdiaren oinarriek adierazten zuten laguntza horien helburua osasun-krisiaren ondorioei erantzutea dela, eta, bereziki, nekazaritza-jardueren eta nekazaritza-produktuak eraldatzen, merkaturatzen edo garatzen dituzten enpresa txikien jarraitutasuna arriskuan jartzen duten likidezia-arazoak konpontzea.

COVID-19aren krisiak eragindako mugikortasun-murrizketek nekazari eta landa-enpresa jakin batzuei eragin diete, aurrekaririk gabe, batez ere nekazaritzako merkaturatze-zirkuitu laburretan lan egiten dutenei. Beren produktuei irtenbidea ematen diete, batez ere, hornikuntzako udal-merkatuen, tokiko merkatuen, kontsumo-taldeen, ustiategiaren beraren eta HORECA kanalaren bidez (ostalaritza, jatetxeak eta kafetegiak), eta, beraz, elikadura-katearen katebegi ahulena osatzen dute.