2021ko uztailaren 26a

Nafarroak pertsonen desgaitasun maila baloratzeko baremo berri bat ezarriko du

Urte amaieran onartzeko eta 2022an indarrean jartzeko izapideak hastea erabaki du gaur Lurralde Kontseiluak

Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioko Gizarte Zerbitzuen eta Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren Lurralde Kontseiluak gaur erabaki du desgaitasun-maila aitortu  eta kalifikatzeko errege-dekretua izapidetzeko prozesua hastea, eta horrek gaur egun aplikatzen den baremoa eguneratzea ekarriko du.

Baremo berria, zein Autonomia Komunitate guztietan aplikatuko den, Nafarroa barne, urte amaieran onartuta egotea eta 2022aren hasieran indarrean jartzea aurreikusten da.

Mª Carmen Maeztu Eskubide Sozialen kontseilaria Lurralde Kontseiluaren bileran izan da; bere esanetan “baremo berriak ikuspegi aldaketa bat dakar desgaitasunari dagokionez, izan ere, pertsonen sailkapena zena pertsonen osasunaren ezaugarrien sailkapena bihurtzen da, haien testuinguru pertsonala eta soziala kontuan hartuta. Ikuspegi honek gizarte mailako aldaketa bat suposatzen du mundu osoko pertsona desgaituentzat”, esan du Maeztuk.

Bestalde, beharrezkoa da baremo berri bat, unibertsala, pertsona guztiak, ohiko herrialdea edota autonomia komunitatea zein duten alde batera utzita, irizpide berdinen arabera baloratuak izan daitezen. Hau gauzatu ahal izango da baremo berriarekin, konplexuagoa izanik egungoak baino aldagai gehiago baitakartza”, arbuiatu du Maeztu kontseilariak.

Halaber gogorarazi du Nafarroaren ekarpen garrantzitsua arlo honetan, “Foru Komunitateko balorazio taldeak urte asko eman ditu berrikuste prozesu honetan inplikatuta eta 2009tik garatzeko bidean dagoen baremo berri honi dagokionez ekarpen garrantzitsuak egin ditu”.

Horrela, Espainiak baremo hau egokitzen du desgaitasunaren eta osasunaren funtzionamenduarekin lotutako nazioarteko sailkapenarekin, zein MOEk duela hogei urte onartu zuen.

MOEren proposamenean desgaitasuna modu globalean kontenplatzen da, eta pertsonen parte hartzerekin eta jarduerarekin lotutako mugak eta murrizketak kontuan hartzen dira.

Eredu hau onartu zen 2006ko Nazio Batuen “desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Batzarrean”; Espainiak berretsi zuenez, 2008ko maiatzean indarrean jarri zen.

Eguneratze prozesua, zein gaur amaitzen den, gure herrialdean abian jarri zen 2009ko otsailean Kongresuan ez legezko proposamena onartu zenean, zeinen arabera Gobernuari eskatzen zitzaion baremo berriak onartzeko beharrezko neurriak sustatzea, zeinetan desgaitasuna baloratuko den funtzionamenduaren eta desgaitasunaren nazioarteko sailkapena kontuan hartuta.

Baremo berriak dakartzan nobedadeak

Desgaitasun baremoaren eguneratzeak dakarren nobedade garrantzitsuetako bat Jardueran Mugen Baremoa ezartzean datza, zeinek kontenplatzen dituen pertsonek bere eguneroko bizitzako jarduerak garatzerakoan, alegia garbiketa pertsonala, etxeko lanak edo kudeaketa ezberdinak, izan ahal dituzten mugak.

Alderdi honen neurri handiena Nafarroako balorazio taldeko profesionalek landu dute, Javier Zugasti Eskubide Sozialen Departamentuko Desgaitasunaren eta Mendekotasunaren Baloraziorako Zentroko zuzendariaren koordinazioa dela medio, zein zeregin honetarako sortutako garapen taldea zuzentzen aritu den.

Halaber aldaketa kualitatibo garrantzitsua izatera dator parte hartzeari dagokion murrizketen Baremoa; bitarteko honi eser ahotsa ematen zaie baloratzen diren pertsonei, eta bere desgaitasun egoerari dagokionez bere ikuspegi subjektiboa jakitera ematen da.

Amaitzeko, baremo berriak halaber kontuan hartuko du desgaitasunaren balorazioa eskatzen duten pertsonen testuingurua, hau da, bere desgaitasun egoerari eransten zaizkion barrerak edo eragozpenak izan litezkeen faktore sozial ezberdinak, zein egungo sisteman garrantzitsuagoak izatera helduko diren.

Bestalde, terminologia eguneratu da, garrantzitsua bezain beharrezkoa izanik. Adibidez, egungo baremoan oraindik “atzerapen mentala” aipatzen da, duela urte askotatik hona zaharkituta dagoen terminologia, orainaldian desgaitasun intelektuala terminoagatik ordezten dena.

Nobedade hauei erantsi behar zaie atal berrien ezarpena, zeinek baloratzen dituzten, besteren artean, mina eta tratamenduen karga bezalako alderdiak eta pertsonek jasaten dituzten gabeziak baloratzeko taula eta baremo ezberdinen eguneratze sakona egungo osasun parametroen arabera, dauden espezialitate ezberdinak kontuan hartuta.

Amaitzeko, erregulazio berrian planteatzen da hedatzea oraindaino balorazioa egiteko baimenduta zeuden profesionalen profila eta hori epeak laburtzerakoan lagungarria gertatu ahal da.

Nafarroaren inplikazio erabakigarria baremo berrian

Nafarroatik, hain zuzen ANADP-Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Balorazio Sekziotik, lan handia eta oso aktiboa garatu da baremo berriaren elaborazioan.

2013an parte hartu zen egungo baremoa egokitzeko lehenengo proposamen teknikoaren elaborazioan, hala nola proposamen tekniko berriaren eta egun existitzen den baremoaren arteko lehenengo azterketa konparatiboan.

2015ean, lan-taldeen ondoriotatik abiatuz, proposamen tekniko berri baten elaborazioari ekin zitzaion eta haren pilotaje bat egin zen autonomia komunitate batzuetan, horien artean Nafarroan.

2018tik, ANADP-eko Balorazio Sekzioaren burua den Javier Zugasti jaunak koordinatutako lan-talde bat lanean ari da, desgaitasuna eta mendekotasuna baloratzeko prozesuen sinplifikazio administratiboan, desgaitasun egoeraren onarpenerako eta desgaitasun maila kalifikatzeko prozedura bat ezarri nahian. Koordinazioa Nafarroari esleitu zitzaion prozedura bien bere ezagutzagatik eta prozedura eta talde bien artean Nafarroako Foru Komunitatean existitzen den koordinazioagatik.

Urte hauetan zehar, Nafarroako balorazio taldeak prestakuntza ugari eman ditu beste zenbait Autonomia Komunitatetan, baremo berria eta bere ezarpena hizpide izanik.