2021ko uztailaren 12a

Berorren Errege maiestateak Orreagan izan dira 2021-2022 Done Jakue Urtea ospatzeko ekitaldian

Felipe erregeak Done Jakue Bideak "anaitasunaren ikur" eta "Europako kontzientziaren benetako ardatz egituratzaile" gisa duen papera azpimarratu du
Vídeo resumen de la visita de los Reyes a Orreaga / Roncesvalles. Irudi galeria

Errege Maiestateak Orreagako Santa Maria Kolegiatan izan dira gaur goizean, Done Jakueren Urtea ospatzeko ekitaldian, eta oraingo honetan, COVID-19aren pandemiaren ondorioz, salbuespen gisa, 2021 eta 2022 urteetan egingo da. Bertan izan dira, halaber, Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroa, Donejakue bidea igarotzen duten zazpi autonomia erkidegoetako gobernuen ordezkariak eta Nafarroako agintariak.

Ekitaldi hau ez da ospatu izan 2010etik; azken urtea zeinetan Done Jakue Apostoluaren jai-eguna, uztailak 25, igandea suertatuko zen. Kointzidentzia horrek urteroko Done Jakue Urtea izatea eragin zuen. Urte hauetan Done Jakue Katedrala bisitatzea katolikoek jubileu-bulda edo jubileua lortu ahal izateko moduetako bat da; bekatuek eragindako penaren barkamenerako erabateko induljentzia batean datza.

Oraingoan, ekitaldia ohiko baino formatu askoz ere murritzago batean ospatu da, COVID-19aren aurkako segurtasun eta prebentzio neurriak direla eta.

Ibilbidea Ibañeta-Orreaga tartean barrena

Jardueren programa 11:30etan hasi da Ibañetako Gainean, Xalbador ermitaren alboan, isurialde atlantikoa eta mediterraneoa arteko gune banatzailea eta lehenengo tokia zeinetatik erdi-aroko erromesak Done Jakue Apostoluari errezatzen hasiko ziren.

Bertan, Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak Felipe Jaunari eta Letizia Andreari harrera egin die; hauek Luis Planas ministroarekin heldu dira. Errege Maiestateek agurtu dituzte presidenteak bost autonomia erkidegoetakoak zeinetan barrena zeharkatzen diren Bide Frantsesa eta Itsasertzekoa: Aragoiko Javier Lamban; Errioxako Concha Andreu; Kantabriako Miguel Angel Revilla; Gaztela eta Leoneko Alfonso Fernandez; eta Galiziako Alberto Nuñez Feijoo. Euskadiko eta Asturiaseko gobernuak ordezkatu dituzte Andoni Iturbe Kulturako lehendakariordeak eta Berta Piñan Kulturako aholkulariak, hurrenez hurren.

Halaber agintari nafarrak agurtu dituzte: Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentea; Jose Luis Arasti Nafarroako Gobernuko ordezkaria, eta Nicolas Camino Ibañetako alkatea hala nola Luis Echeverria Orreagakoa.

Jarraian, segizioak tarte bat zeharkatu du oinez Ibañetako Gaina eta Orreaga artean, pago-basoen artean doan 1,5 kilometroko mendi-bide bat.

Hiri-multzora iritsi ondoren, agintariak erromesen antzinako hilerria den Sancti Spiritus kaperara zuzendu dira; bertan, Orreagako multzoaren azalpen labur bat jaso dute eta eremu horretan garatu izaten diren arkeologia lanak ezagutu dituzte.

Oroitzapenezko ekitaldia

Bisita hau amaitzean, segizioa Orreagako Guduaren oroimenezko monumenturaino lekualdatu da, eta han talde-argazki bat atera dute, atzean Kolegiata dutela. Handik, Berorren Maiestateak Priore Etxera zuzendu dira, zeinetan Nafarroako Urrezko Liburua izenpetu duten.

Jarraian, oinez joan dira Orreagako tenplu nagusia den Santa Maria elizara arte; bertako arkupetan Iruñako Artzapezpikua eta Tuterako Apezpikua den Francisco Gonzalez Perez agurtu dute.  

XII eta XIII mendeen artean altxatu eta Santa Mariaren tailla delikatu bat buru duen Estilo gotiko frantseseko tenplu honen barruan ospatu da hain zuzen Done Jakue Urtearen ekitaldi instituzionala.

Errege Maiestateak presbiterioaren erdi-gunean eseri dira, etorritako ministroarekin eta lehendakari autonomikoekin batera. Gainerako pertsonak, autonomia erkidegoetako Kultura arloko kontseilariak eta zuzendariak hala nola agintari nafarrak tenpluko eserlekuetan ezarri dira.

Bidea, "batasuna eta bizikidetza"ren irudikapena

Iruñako artzapezpikuak ekitaldiari hasiera emateko etorri diren guztiei ongi etorri hitzak adierazi dizkie. Jarraian, hitza hartu du Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak, zeinek onartu duen Done Jakue Bidearen “giza eta ondare balioa”, “zeinek mugaz haratago Espainia munduan proiektatzen duen”. Chivitek gogorarazi du, COVID-19aren krisiaren ondoren, “Nafarroa berriro kontinenterako zabalik dagoela, munduko bazter eta erkidego guztietatik datorren ororentzat”.

Bere esku-hartzean, Nafarroako Lehendakariak azpimarratu du Foru Erkidegoaren apustua “elkarbizitzaren, elkarrekin aurrera egitearen alde”; apustu honek Donejakue Bidean aurkitzen du “gizartea eta gure herrialdea ulertzeko modu horren irudikapen sinboliko onena”. “Helburu komun baten alde kolaboratzea, batasunetik, konpromisotik, ekarpen eraikitzailetik, errespetutik, bizikidetza integratzailetik, balio hauek sustatzen ditugu gobernu bezala; ziur gaude horrela kohesioa, berdintasuna eta ongizatea aldarrikatzen dituen gizarte bat eratuko dugula. Eta Bidea horren guztiaren eredu bat da”, azpimarratu du.

Bere ondoren, parte hartu dute Bideko autonomia erkidego hauetako lehendakariek, hurrenkera honekin: Alfonso Fernandez Mañueco (Gaztela eta Leon), Javier Lamban (Aragoi), Concha Andreu (Errioxa), Miguel Angel Revilla Roiz (Kantabria), eta Alberto Nuñez Feijoo (Galizia).

Bere diskurtsoetan, agerian jarri dute Done Jakue Bidearen garrantzi historikoa bere autonomia komunitatetako lurraldetan eta gogorarazi dituzte partekatzen diren kultura ondare, balio, tolerantzia, zabalkunde, hospitalitate eta trukea, zein Bidearen legatua izatera datozen. Zentzu berean mintzatu da Luis Planas ministroa.

Ezohiko Done Jakue Urtea

Azkenik, Felipe Jaunaren hitzekin amaitu da diskurtsoen txanda. Bere mintzaldian, Berorren Maiestateak agerian jarri du Donejakue Bideak jokatzen duen papera “anaitasunaren eta kontzientzia europarraren benetako ardatz egituratuaren ikurra” eta “erromesen eta tokiko herrien artean kultura arteko solasaldi-gunea” izateagatik”. Felipe Jaunak eskertu egin du Done Jakue Urtearen hasiera bezalako   “esanahiez beteriko tradizio baten” ospakizuna. Urte hau oraingoan eta “salbuespen modura”, 2022ra hedatuko baita.

“Zalantzarik gabe, une hauetan Donejakue Bidearen ibilbide guztiak hornitzen eta eratzen duten dena berreskuratu beharrean gaude: bere zentzu sakon eta espirituala, harreman sozialen itzulera, esperientzien trukea eta betiere naturarekiko portaera eraikitzaile eta adeitsua”, adierazi du Erregeak.

Felipe Jaunak, zeinek ziurtatu duen gaurko eguna “itxaropenaren egun bat izatera helduko dela”, COVID-19aren pandemiaren ondoren Bidea birgaitu izanari esker, azpimarratu egin du “ondasun kultural, natural eta espiritual honen babes eta sustapenari esker lortutako kolaborazio instituzional emankorra”.

Bere solasaldian zehar, Felipe VI Erregeak azpimarratu du “benetako elementu eraldatzaile bat dela eta zeharkatzen dituen lurralde orotan garrantzi berezi bat duela”. Ibilbide kultural eta natural honen osasun ona goraipatu ondoren, azpimarratu du Bideak “ukigabe mantentzen dituela bere proiekzioa eta izateko arrazoia”. “Esperientzia espiritual eta sozial sakon bat eskaintzen du eta beste pertsonekin modu geldo eta gizatiarrago batean kontaktua izatea errazten du. Hori guztia edertasun eta barietate handiko kultura eta paisaia esparru batean. Hauxe da gure artean bizirik eta taupadaka dagoen Bidea”, arbuiatu du.

Ekitaldian Raquel Andueza sopranoaren musika emanaldiaz gozatu ahal izan da La Galania taldea lagun (Pablo Prieto, bibolina, eta Jesus Fernandez Baena, tiorba), zeinek interpretatu dituzten honako musika piezak: “Tanta copia de hermosura” - Anonimoa (XVII. mendea), “El blando susurro”- Sebastian Duron (1660 - 1716), “Chacona” - Anonimoa (XVII. mendea), eta “Si c'est un bien que l'espérance” - Joseph Chabanceau de la Barre (1633 - 1678).

Orreaga, Donejakue Bidearen mugarri bat

Orreaga Bide Frantsesa izendatuaren toki enblematikoetako bat da.

Bere posizio estrategikoa dela eta, Pirinioetako igoera neketsuaren amaieran hain zuzen, Orreaga hautatu zen dagoeneko 1127. urtean erromesen aterpetxe bat ezartzeko, zeinetan zeharkaldi neketsuaren ondoren atsedena hartu ahal izango zuten.

Toki hau ibiltariarentzat bidearen azken tartearen atea izatera dator, oraindik Donejakue arte 700 kilometro baino gehiago geratzen diren arren. Erromesen esanetan bigarren gune nagusia da, Compostelako katedralaren ondoren.