2021ko uztailaren 1a

Nafarroako 3 unibertsitateetako 5 katedrek 75.000 euro jasoko dituzte beren proiektuak garatzeko

Besteak beste, Garapen Jasangarrirako Helburuen dibulgazioa, Nafarroako elementu etniko, kultural eta artistikoak sustatzea eta genero-arrakala ezabatzea jorratzen dituzte 

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak 75.000 euro eman dizkie Nafarroako hiru unibertsitateetako bost katedrari beren proiektuak garatzeko, 15.000 euro katedra bakoitzeko. Besteak beste, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GIH) zabaltzea, Nafarroako elementu etniko, kultural eta artistikoak sustatzea eta genero-arrakala ezabatzea lantzen dute proiektuek.