2021ko ekainaren 22a

Kultura Departamentuak 906.000 euro bideratuko ditu arte eszenikoen eta musikalen hirugarren sektoreari laguntzeko

Bi laguntza-deialdi dira, batetik, kultura-erakunde garrantzitsuen egiturak eta jarduerak mantentzeko, eta, bestetik, jaialdiak, kontzertuak edo ikuskizunak antolatzeko

Kultura eta Kirol Departamentuak  hirugarren sektore kulturaleko elkarteei zuzendutako 906.000 euroko laguntzen deialdi bana onartu du, hau da, % 5,7ko igoera iazko datuekin alderatuta. Bi laguntza-lerro dira, 480.000 eta 426.000 eurokoak, hurrenez hurren, eta horien zenbatekoa jaialdi, kontzertu, ikuskizun eta bestelako ekitaldiak antolatzeko zein  erakunde garrantzitsuen kultura-egiturei eta haien jarduerei eusteko erabiliko da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)