2021ko ekainaren 21a

Nafarroak eta Ecoembesek Done Jakue bidea egiten duten erromesen artean birziklatzea bultzatu dute

"Birziklatzearen Bidea" kanpainak Foru Komunitateko 33 aterpetxeren atxikimendua du, etapa bakoitzean sortutako hondakinak bereiztea eta biltzea erraztuko dutenak
videocam Nafarroak eta Ecoembesek Done Jakue bidea egiten duten erromesen artean birziklatzea bultzatu dute collections Irudi galeria

Nafarroak eta Ecoembesek, Espainian ontzien birziklapena koordinatzen duen kudeaketa-sistema integratuak (GIS), 'Birziklatzearen Bidea' ingurumen-proiektua jarri dute abian, Donejakue bidearen ingurune naturala babesteko eta ibiltarien artean birziklapena sustatzeko.

Nafarroak eta Ecoembesek, Espainian ontzien birziklapena koordinatzen duen kudeaketa-sistema integratuak (GIS), 'Birziklatzearen Bidea' ingurumen-proiektua jarri dute abian, Donejakue bidearen ingurune naturala babesteko eta ibiltarien artean birziklapena sustatzeko.

Ekimenak 33 aterpetxeren atxikimendua jaso du Foru Komunitatean, eta horiek bereziki hornitu dira ingurumenaren gaineko kontzientzia bultzatzeko. Zehazki, PET birziklatuz egindako poltsa berrerabilgarriak emango zaizkie pertsona erromesei, eta horietatik 17.000 unitate baino gehiago banatuko dira, etapa bakoitzean sortzen diren hondakinak bertan utz ditzaten. Behin aterpetxean daudela, ontziak behar bezala bereizi ahal izango dituzte horretarako jarritako edukiontzietan, basuraleza delakoa (gizakiak sortutako hondakinak eta ingurune naturaletan abandonatutakoak) saihesteko.

Orreagako erromesen aterpetxean gaur goizean Nafarroan egin den proiektuaren aurkezpenean, Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, José Arrancudiaga Nafarroan Ecoembes enpresako hondakinak kudeatzeko teknikariak eta Bidausi, Izarbeibar,eta Montejurra mankomunitateetako presidenteak, presidente Angel Mª Loperena, Mª Sabudina García eta Emilio Cigosa.

Gómezek “ekimen honen ingurumen-garrantzia” nabarmendu du, milaka erromesek zeharkatzen baitute urtero Nafarroa Bide Frantsesean zehar. Horrelako proiektuek, birziklatzeko eta bereizteko tresnak ematen dizkigutenek, norabide egokian jartzen gaituzte ekonomia zirkularrerantz eta klima-aldaketaren aurkako borrokarantz”.

Era berean, kanpaina honekin bat egin duten 33 Nafarroako aterpetxeei eskerrak eman dizkie, iraunkortasunarekin duten konpromisoagatik. “Birziklatzearen bidea” ekimena bat dator Nafarroako Hondakinen Legearen helburuekin. Arau hori aitzindaria da Estatuan, eta helburua da hondakinak ingurumena eta giza osasuna arriskuan jarri gabe kudeatzen direla bermatzea, Foru Komunitateko herritarren bizi-kalitatea hobetuz, baita berrerabiliz eta birziklatuz hondakinak aprobetxatzen direla bermatzea ere”.

Bestalde, Jose Arrancudiaga Ecoembeseko ordezkariak eskerrak eman dizkio Foru Gobernuari proiektuarekin bat egiteagatik, "Done Jakueren Urtea, 2021, jasangarriena eta historiako birziklatzearekin konprometituena izateagatik gogoratzea lortzeko", eta azpimarratu du garrantzitsua dela “basuraleza delakoaren aurkako lankidetzan jardutea”.

33 ‘ekoaterpetxe’ Nafarroan

Basuralezaren aurka borrokatzeak duen garrantziaz kontzientziatzeaz gain, ‘BirziklatzearenBidea’ ekimenaren beste helburuetako bat aterpetxeenarduradunei aterpetxe jasangarri bihurtzen laguntzea da. Helburu horrekin, kit bat ematen zaie. Kit horretan, PET birziklatuarekin egindako poltsa berrerabilgarriez gain (erromesei entregatzeko), didaktika duten kartelak eta identifikazio-zigilu bat ematen zaizkie, kanpainaren laguntzaile gisa ostatu hartzeko (ekoaterpetxea).

Gainera, Nafarroako 33 ostatuetan batez beste, bi edo lau birziklatze-puntu hori jarri dira (bertan plastikozko ontziak, latak eta brikak gordetzen dira) eta urdinak (paperezko eta kartoizko ontzietarako). Puntu horietan BIDI kode bat jarri da, erromesek hondakinak uzteko unean izan ditzaketen zalantzak argitzeko, A.I.R.E. zerbitzuaren esker, ‘BirziklatzearenBidea’ webgunean aktibo dagoena. Edukiontzi hori eta urdin horiei gehitu behar zaizkie bilketa organikorako eta beirarako erabiltzen direnak. Bidausi, Izarbeibar eta Montejurra mankomunitateetako langileek entregatuko dituzte eta Nafarroako Bideko aterpetxe eta establezimenduei materiala eta informazioa emango diete sortzen diren hondakinak behar bezala bereizteko.

Era berean, birziklatutako hondakinen bolumena kontabilizatzen laguntzeko (astero zakarrontziak zenbat aldiz husten diren zenbatzen da), ekoaterpetxeei egutegi bat eman zaie, ingurumen-aholkuekin.

Hazten ari den ekimena

Ingurumen ekimen hau duela sei urte sortu zen Ecoembesek bultzatuta. Foru Komunitatea gehituta, bost dira dagoeneko proiektuan parte hartzen duten erkidegoak: Gaztela Leon, Galizia, Asturias, Errioxa eta Nafarroa bera. Gainera, edizio historikoa da; izan ere, Donejakue urtea bi urtez jarraian (2021-2022) ospatuko da lehen aldiz, COVID-19k eragindako osasun-krisia dela eta.

Mugarri horrez gain, 2021ean kanpaina Galizia eta Asturiasko Bide Jatorrizko ostatuetara ere hedatu da, eta guztira bost bidetan (frantsesa, ingelesa, portugesa, iparraldea eta jatorrizkoa) dauden359 ekoaterpetxek parte hartzen dute ekimenean.