2021ko ekainaren 17a

89 ikasle konfinatuta, azken 24 orduotan

33 ikasgela bakartuta daude, % 0,95

89 ikasle konfinatu izan dira azken 24 orduotan eta horiekin 599 ikasle bakartuta daude, %0,97. 24 ikastetxetako 33 ikasgeletako kideak bakartuta daude, %0,95.

Azken 24 orduotan konfinatutako ikasleak ondorengoak dira: Iruñeko Nuestra Señora del Huertoko  Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako 24 ikasle, Corellako Ciudad de Corellako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako 20, Noaingo San Migueleko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako 20, eta Burlatako Amor de Dios-eko Lehen Hezkuntzako laugarren mailako 25 ikasle.