2021ko ekainaren 16a

Nafar Lansarek eta Tracasa Instrumental enpresa publikoak softwarea garatzeko 250 orduko prestakuntza espezializatua sustatuko dute gazte egresatu berrientzako

Sozietate publikoak parte-hartzaileen ehuneko handi bat kontratatzeko konpromisoa hartzen du, eta prestakutza espezializazio-maila handia duten jarduneko profesionalek emango dute
camera_alt Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafar Lansare – Nafarroako Lan Zerbitzuak, Eskubide Sozialetako Departamentuaren mendekoa, eta Tracasa Instrumental sozietate publikoak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari atxikitako enpresa publikoa, 250 orduko prestakuntza-kanpaleku bat programatu dute udan softwarea garatzeko. Bereziki, Informatika Ingeniaritzako unibertsitate-masterreko titulua, Informatika Ingeniaritzako gradua eta Goi Mailako Lanbide Heziketako gradua informatikarekin lotuta duten langabeentzat edo antzeko informatika-ezagutzak dituzten pertsonentzat.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).