2021ko ekainaren 15a

San Kristobaleko ihesean parte hartu zuen preso galiziar baten gorpuzkiak identifikatu dituzte

Berriozarko Esparcetan hil zuten presoa da, Vicente Mejuto Leis izenekoa, eta Nafarroako Gobernuaren DNA Bankuari esker identifikatu dute
Hobitik ateratzeko unea
Hobitik ateratzeko unea  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Memoriaren Institutuak beste identifikazio bat lortu du, Espareta izenez ezagutzen den Berriozarko herritik gertu Ezkaba mendiaren magalean hildako lau preso iheslarietako bat izan zen Vicente Mejuto Leis presoarena, hain zuzen ere. Identifikatutako bosgarren iheslaria da, eta 1938ko maiatzaren 22an San Kristobal gotorlekutik ihes egitean hil zituzten 55 galiziarretako lehena.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).